Alternatiba digital etikoagoen bila? Fedibertsoa da bidea!

Dagoeneko digitalean ikasi (edo susmatzen) duguna:
Digitala ere politikoa da.
Digitalak jabeak eta ideologia(k) ditu.
Digitalak egiten gaitu.
Digitalak mundua eraikitzen du.
Digitalak gure izate osoan talka egiten du.
Digitalak ingurumen-inpaktu gero eta handiagoa eragiten du.
Digitalak erabaki politiko, pertsonal zein kolektiboak eskatzen ditu.
Digitalean erabakirik ez hartzea, erabakitzea da.
Erabakiek mundua eraldatzen dute onerako edo ez onerako.
Guztiok agentzia digitala dugu eta etikoago zein bidezkoagoak diren estrategia digital kontzienteak diseinatu ditzakegu.
Nondik hasi? Fedibertsoan murgiltzea da bideetariko bat! Labur-labur, zer da?
Fedibertsoa: Instantzia edo webgune multzo bat da, modu federatuan eta irekian edukiak partekatzen dituzte. Fedibertsoa terminoa "federazio" eta "unibertso" hitzen baturatik dator.
Fedibertsoa enpresa teknologiko erraldoien plataformei aurre hartzeko alternatiba libre eta federatua da.
Gainera, alternatiba da datu-xahuketa, pribatutasun eskubideen urraketa eta algoritmo zein publizitate-logikadun gune digitaletatik ihes egiteko. Digitalean begirada kritikoa garatu eta erabaki kontzienteak hartu eta gero, praktikara eramateko eremu digital aproposa da. Eta euskaraz!
Hemen euskal fedibertsora hurbiltzeko esteka!
Gehiago jakin nahi?
#EzGaltzekoModukoak
Marta G. Franco idazlea da: Las redes son nuestras (Consonni, 2024)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: