Arrakala digitalak: Internet munduan (2024)

2025a ere badoa ziztu bizian aurrera, ezta? XXI. mendearen bigarren laurdenera hurbiltzen ari garelarik, hiperkonektibitate aroan gaudelarik, susma dezakegu konektibitate unibertsala begi-bistan dugula, ezta?
Zer diote 2024ko datuek?
- 5.500 milioi pertsona Interneten 20214an. Hau da, munduko biztanleriaren bi heren, % 68. (2023an % 65). 2.600 milioi pertsona, hots, munduko biztanleriaren herena, saretik kanpo. (Grafiko interaktiboa)
- 2024an gizonen % 70k erabili zuen Internet, eta emakumeen % 65k. Internet erabili zuten emakumeek baino 189 milioi gizon gehiagok. (2021ean 277 milioiko aldea zegoen.) (Grafiko interaktiboa)
- 15-24 urteko pertsonen % 79k erabili zuen Internet. (13 puntuko aldea, % 66ri erreparatuta). Arrakala hori, eskualde guztietan hauteman zen, poliki-poliki txikituz joan delarik azken lau urteotan. Adin-talde honetan unibertsaltasuna lortu zuten – gutxienez % 95 egotea interneten – Europak, CIS eskualdeak eta Amerikak. (Grafiko interaktiboa)
- Hirietako biztanleen % 83k erabili zuen Internet 2024an. Aldiz, landa-eremuetan biztanleen erdiak baino gutxiagok (% 48). Internet erabiltzen ez duten 2.600 milioi pertsonetatik, 1.800 landaguneetan bizi dira, eta 800 milioi, berriz, hiriguneetan. (Grafiko interaktiboa)
[Iturria: Measuring digital development: Facts and Figures 2024. ITU, The UN agency for digital technologies.]
Iruzkinak
Utzi iruzkina: