Libre jarduteko Lumi - eXeLearning (eta gehiago)
Hezitzaileok gero eta aukera gehiago ditugu software libre, kode irekikoa eta euskaraz erabili ahal izateko; baita ikasleen eskura jarri eta i(ra)kas prozesuetan beraiek erabili ditzaten sustatzeko ere.
Lumi education mahaigaineko aplikazioa da, euskaraz dago, H5P eduki interaktiboa sortu, editatu, ikusi eta partekatzeko aukera ematen du dozenaka eduki mota desberdinekin. Doakoa eta irekia da.
eXeLearning hezkuntzarako baliabide editorea da, kode irekikoa eta doakoa. Euskaraz dago. Era guztietako eduki interaktiboak sartzeko eta sortzeko aukera ematen du (testuak, irudiak, bideoak, beste aplikazio batzuekin sortutako baliabideak, loturak). Oso erabilgarria hezkuntza-baliabide irekiak (HBI-REA) sortzeko.
blogak.eus ataria: edozein blogariri edukiak euskaraz argitaratzeko aukera ematen dion baliabide aske eta doakoa da.
[2026ko Eguneraketa]
Euskal fedibertsoa Mikroblogak, Argazkiak, Bideoak, Zuzeneko emisioak, Audioak, Liburuak komentatzeko aplikazio federatuak, irekiak eta euskaraz.
Gehiago nahi? Horra hor! (La Digitalen egina, #ezGaltekoModuko altxorra hezitzaileontzat)

Iruzkinak
Utzi iruzkina: