Maitek bidali zidana (ziguna): Plana. Eguraldi ona egingo balu domeka goizian buelta bat eman genezakeen baina eguraldi txarra iragarrita dauanez, lo egin berandura arte eta gero hemen bazkalduko degu. Bazkaldu, tertulia eta gero nahi dabanak Ruper eta nahi ez dabanak etxera. ...eta halan izan da, eguraldi txarra, lo egin berandura arte, bere etxean bazkaldu, tertulia eta gero nahi izan dutenak kontsertura joan dira. Gutxi elkartu gara bazkaltzen baina horrek ez du esan nahi ez garela gustora egon, guztiz kontrakoa OSO GUSTORA. Bazkari ederra, baina beno hori Maiteren etxean oso normala da...
Beti irakurtzea gustatu zait eta lagunei galdetzen edo liburudendetan kuxkuxeatzen beti gustoko zerbait topatu dut. Baina irakurri dudan azken liburua lagunmin batek oparitu zidan orain dela gutxi... liburudendetan ikusita neukan , entzunda ere bai... baina tituluak ez zeukan niretzat inolako atraktiborik.... Sorpresa!! liluratu nau...liburu txikia baina bizitza honetan garrantzitsuak diren mila gauza aipatzen ditu....edo behintzat niri akordarazi dizkit irakur ezazue, euskeraz ere badago DISFRUTAU!
Duela dexentetik dekadentzia hutsean bizi naiz, gaua, alkohola, bizioak… nire arimak, salbatzerik ez duenez eta norbaitek etekina atera diezaiokenez, saltzea erabaki dut. Erosleak bi eramango ditu baten prezioan, orain kontatu behar ez ditudan arrazoiegatik, duela urte batzu pertsona bati erosi nion bat eta bestetik nirea. Irabazlea bi arimen loteagatik gehien eskeintzen duena izango da, nik sinatutako dokumentu bat bere jabetza berriaren ziurtagiri froga jasoko duelarik. Asuntoa erreztearren Ebay-n zintzilikatu dut, erosleak nonbaiten badira, han delako. Salmenta hontatik nire gorputzeko ...
Ez dakit nik zergaitik, baina asteburu osoa eman dut gauzatxo hau nire etxetik pasatu zareten guztioi (ummm.. ze gustora ibili naizen nire "angelito" preferidoen bisitekin!!! Asteburu luze honek post de honor (que no de horror ;-) mereziko luke) erakutsi nahian; saiatu eta saiatu eta ezer.. el xikillo se me ponia timido. Atzo iluntzean, bere aurrean jarri, kartilla ondo baino hobeto irakurri eta ale.... hementxe froga. (Lo de poner el video ladeado no es capricho!! es para que hagais un poco de ejercicio cervical delante de la pantalla... ;-))
Gauzatxo bat. Pasa dan domekan han egon ginan Bixen eta biok Ruper ikusten Azkoitiko mataderixan. Zoragarria! Ea gero zeozer kontatzen doten Etiamen. Datorren azaroaren 25ean, igandea, Espaloian joko dau. Aprobetxatuko al degu bazkari bat egin eta gero kontzertura juteko? Aukerak anitzak dira:A. Bazkaria + kontzertua B. Bazkaria bakarrik C. Kontzertua bakarrik Inor animatzen da? Bota ze aukera gustatzen zaizuen gehien. Bazkaria egiteko prest bazaudete aukera desberdinak egon daitezke. Iratxek badu zeozer buruan eta bestela Espaloian bertan menu berezi bat dago 22 euroren inguruan. Begira...
Azkenean Maiteren laguntzarekin ikasi dot testu berriak idazten, jajaja. Flipatu egiten dot zurekin tip. Baina gustau zait, ipuin polita, nahiz eta azkena ez ulertu, eta gezurrarena ere ez.Berriro harritu eta entretenitu nauzu.Horregatik, uau uau uau.
- Eta zuk nola jartzen duzu mihia? -Nola? Mihia?- astakeria bat esatekotan egon naiz. Gure mihiak bizitzako egoera normal eta tipikoenetan, bi posizio hartzen omen ditu aho barruan dagoela, bata desegokia eta bestea egokia dena.(Arraroa ezta? gehienetan bi aukera, eta beti, bat ona eta bestea txarra).Desegokia berau ahoaren zoluan deskantsatzen dagoenean omen da. Mihia luzeagoa izango bagenu ahotik kanpo zintzilikatuko omen zen, txakurrek izan ohi duten moduan, eta horrek, aho barruan daukagula, zimurturik izango genuela adieraziko luke. Egokia aldiz aho zapaia ikutzen baina erlajatu...
Burdeostik etorri zitzaigun Mélanie Valera premisa batekin: “Ez dut uste maitasunak mundua salbatuko duenik baina xamurtasunak bere oportunitatea izan dezake”. Tender Forever izenarekin, gehigarririk gabeko abestiak, barrura begiratu eta bertan aurkitutako letra kondentsatuekin, orduterdi pasako emanaldia eskeini zigun eszenarioko erregin bihurtzen den printzipe honek. Nahiz eta bakarrik azaldu, bideoz grabatutako bere taldekideak/lagunak ere han izan genituen zarratada intimistatik elektropop dantzagarri batera gu eramanaz, baina hori bai, eszenario osoa beteaz, eg...
(Txinoren lana zen baina liata dabil, ni ez naiz bera bezain ona gauza hauetan baina saiatuko naiz..) Lehenengo egunetik eguraldia zoragarria izan zen, eguzkitsua, beroa.. Aurrean euki genituen parajeek aho zabalka uzten gintuzten momen- turo. Gure arteko giroa ezin hobea.... Denok berriztuta eta pilak kargauta itzuli ginen etxera... Eta onena mila leku geratzen zaizkigu deskubritzeko eta ikusitakoak berriro gozatzeko...
Ostiralean, urriak 19, aurkeztuko dute Triku Festie 2007. Eguraldiak laguntzen badu, Perez Arregi plazan izango da aurkezpena; bestela, udaletxeko arkupetan. 19:30ean hasiko da eta Fernalia Azpeitiko musika taldeak kontzertua eskainiko du. Kontzertuaren aurretik, ordea, RE_Mapa: Izarraitz proiektua aurkeztuko dute eta horrek abiatuko du Triku Festie 2007. Azpeitiko zenbait kokapenetan jasotako soinuen manipulazioa jasotzen du proiektu horrek eta ikus-entzunezko baten bidez azalduko dute. Hilaren 25ean jarraituko du musikaren festak. Egun horretan bi taldek joko dute: Gora Japon eta Bizarr...
Munduko mutilik uapuena dakagu (roberrek dio bere atzetik). Paaa!