Tender Forever

habervenidotenian 1456135236161 Haber venido tenian... | 2007-10-29 00:00


Burdeostik etorri zitzaigun Mélanie Valera premisa batekin:

“Ez dut uste maitasunak mundua salbatuko duenik baina xamurtasunak bere oportunitatea izan dezake”.

Tender Forever izenarekin, gehigarririk gabeko abestiak, barrura begiratu eta bertan aurkitutako letra kondentsatuekin, orduterdi pasako emanaldia eskeini zigun eszenarioko erregin bihurtzen den printzipe honek.   

 Nahiz eta bakarrik azaldu, bideoz grabatutako bere taldekideak/lagunak ere han izan genituen zarratada intimistatik elektropop dantzagarri batera gu eramanaz, baina hori bai, eszenario osoa beteaz, egiten zuen hotza epel goxo bihurtuz eta gu guztion barruak astinduz. Mélaniek betetzen bait ditu espazioa, denbora eta zentzuak. Abesti eta abesti artean, bere hitzek bere azaleko/izkutuko pasadizuetara eramaten gintuen keinu bat bailitz, bat egiterarte.

Psikotropiko entzungarri bat, dosia kontrolatu nahi ez dugun tratamendu musikal batean.

Love me Tender Forever

John Whitechapel


Utzi iruzkina: