Saltzen saltzen, txakur txiki baten...

habervenidotenian 1456135236161 Haber venido tenian... | 2007-11-09 15:07
3

Duela dexentetik dekadentzia hutsean bizi naiz, gaua, alkohola, bizioak… nire arimak, salbatzerik ez duenez eta norbaitek etekina atera diezaiokenez, saltzea erabaki dut.
Erosleak bi eramango ditu baten prezioan, orain kontatu behar ez ditudan arrazoiegatik, duela urte batzu pertsona bati erosi nion bat eta bestetik nirea.

Irabazlea bi arimen loteagatik gehien eskeintzen duena izango da, nik sinatutako dokumentu bat bere jabetza berriaren ziurtagiri froga jasoko duelarik. Asuntoa erreztearren Ebay-n zintzilikatu dut, erosleak nonbaiten badira, han delako.

Salmenta hontatik nire gorputzeko edozein atal kanpo geratzen da, hau da, erosle-irabazleak ikutuezina, ikusezina, usaigabea, dastaezina eta entzunezina den zerbait erosiko du (Badaezpada, jendea badakigu nolakoa den eta).

Behin tratua egin eta gero, norberak erabakiko du arimarekin zer egin, budu erritu bat, deabruari inbokazioak, franco berpiztu edo eta jabeak kasu hortan erabakitzen duena.

Irabazlea erlijiosoa bada, akaso hiru arima izanda (berea propioa eta niri erositako biak)  hiru erlijioa haundienen jarraitzaile izan daiteke, zerua oztoporik gabe lortuaz. Eta txarrenean ere, infernura joatea tokatu ezkero, negoziatzerik izango luke zerukoekin lekutxo bat egiteko hiru arimen truk..

Nire arimak izatearen ardura irabazlearen menpe geratzen da eta ez da onhartzen hauek itzulti edo bueltatzerik.

Ah, agian argiegia da baina izakinak limitatua dira.

Ebay-n irakurri dezakezu salmentaren kondizioak.

(Kendu egin dute nire iragarpena)

Actualización:

Desgraciadamente, tu artículo violaba la política de eBay sobre Sin artículo y ha sido retirado de la venta. Hemos devuelto todas las comisiones asociadas a la venta que ha sido cancelada a tu cuenta de vendedor de eBay.
Queremos aprovechar la oportunidad para informarte de que parte de tu anuncio no está permitida.

Tu artículos contenía las siguientes información(es):

ARIMAK SALGAI

Anuncios que no ofrezcan un artículo o servicio a la venta, no están permitidos en eBay. Esta práctica dificulta la actividad de compra y venta así como la de eBay como plataforma de comercio electrónico.

No están permitidos los anuncios pensados principalmente para dirigir a los usuarios a la tienda del vendedor o a otros anuncios.

John Whitechapel

Pd: Fedea trafika daiteke eta nik ezin dut arima saldu. Putza.

juliano

juliano 2007-11-11 20:35 #1

Ni erosteko prest.Baina lehenago nolakoa dan jakitea gustauko jatan.Ezin da zeozergaitik pujau zelakua dan jakin barik; kolorea, tamaina, osasuna, arima garbitasuna, eta batez ere esanekoa dan ala piska bat diskoloa dan eta ia ez doztan kasurik eitxen.

Arima hain garrantzitsua bada, zegatxik ez bi euki.

Behin arima erosita jabearen laguna izaten jarraitxu leike edo "hay q cortar por lo sano?"

John Whitechapel

John Whitechapel 2007-11-12 07:47 #2

etiam

etiam 2007-11-14 16:14 #3

Eta prezioa? Zenbaten daoz zure "dos por uno" arimak?

Utzi iruzkina: