Shut the fuck up

habervenidotenian 1456135236161 Haber venido tenian... | 2007-10-30 10:03
1

- Eta zuk nola jartzen duzu mihia?

-Nola? Mihia?- astakeria bat esatekotan egon naiz.

 Gure mihiak bizitzako egoera normal eta tipikoenetan, bi posizio hartzen omen ditu aho barruan dagoela, bata desegokia eta bestea egokia dena.(Arraroa ezta? gehienetan bi aukera, eta beti, bat ona eta bestea txarra).
Desegokia berau ahoaren zoluan deskantsatzen dagoenean omen da. Mihia luzeagoa izango bagenu ahotik kanpo zintzilikatuko omen zen, txakurrek izan ohi duten moduan, eta horrek, aho barruan daukagula, zimurturik izango genuela adieraziko luke.

Egokia aldiz aho zapaia ikutzen baina erlajaturik dagoela da, lau laua, lehun lehuna.

Zuk nola jartzen duzu mihia galderari erantzuteko, intentzio okerrik ez  badago, ez dago zertan larregi kontzentratu beharrik eta muskuloa posizio arraro bat hartzera behartu edo eta galdera ahaztu ea infraganti harrapatzen duzun zai egon. Gehienbat mihia nola jarri bere lekuan egon dadin ahaztuaz, ez bait zara ohartuko. Beraz, kalte fisiko bat al da?

Ez naiz orain mihiaren beste zeregin edo funtzio batzutaz arituko, nahikoa lan bere egoera erlaxatua azaltzen, baina eta, zer egin kalte fisiko hau konpontzeko mihi luzea ba zara?

Nahikoa al da logopedara joatearekin? Ez al da balekoa beste norbaitek mihia leuntzea, zimurrak kendu eta bere lekura bueltatzea?

Ondo da, logopedara joan eta kaltea konpondu daitekeelakoan…baina arazoa zuk zeuk, zugan izanda, zer gertatzen da mihia bere ingurutik aterata? Hau da, beste aho baten posizionatzen baduzu? Hor ere al daude posizio egoki eta desegokiak?

bade, idildu egidgo daiz.

Johd Baitdhaped


 

kalimero

kalimero 2007-10-30 17:07 #1

<p>Jode, John! Zelako argazki nazkagarria...! Ba nik mihia aho zapaia ikutzen eukitzen dot, aurreko hortzen sustraien parean gutxi gora behera.</p>


Utzi iruzkina: