Ummm, azpeitin music festival
Ostiralean, urriak 19, aurkeztuko dute Triku Festie 2007. Eguraldiak laguntzen badu, Perez Arregi plazan izango da aurkezpena; bestela, udaletxeko arkupetan. 19:30ean hasiko da eta Fernalia Azpeitiko musika taldeak kontzertua eskainiko du.
Kontzertuaren aurretik, ordea, RE_Mapa: Izarraitz proiektua aurkeztuko dute eta horrek abiatuko du Triku Festie 2007. Azpeitiko zenbait kokapenetan jasotako soinuen manipulazioa jasotzen du proiektu horrek eta ikus-entzunezko baten bidez azalduko dute.
Hilaren 25ean jarraituko du musikaren festak. Egun horretan bi taldek joko dute: Gora Japon eta Bizarrak. Urriaren 26an, berriz, Audience eta PT-Bizarro taldeak arituko dira giroa berotzen. Hurrengo egunean, larunbatean, T taldea, Lisabö eta Dj Ulea azpeitiarra ariko dira. Igandean itxiko ditu ateak aurtengo edizioak eta beste bi taldek joko dute: Tender Forever talde ipar amerikarrak eta Elorrioko Logela Multimediak.
Kontzertuak plazako karpan
Emanaldi guztiak plazan muntatuko duten karpan izango dira. Azken urteetan alokatu egin behar izan dute karpa kontzertuak emateko. Ildo horretan, "Azpeitiko kultur azpiegitura faltak ere bete-betean jotzen gaitu", dio Aitor Bengoetxea Triku Festaren antolatzaileetako batek.
Zazpigarren edizioa beteko dute aurten Triku Festa eta Triku Musika Elkarteak antolatu du. Triku Festarekin musikarekiko duten "grina eta interesa" herritar guztiengana iristaraztea nahi dute ekimenaren antolatzaileek. "Horretarako, herriko nahiz kanpoko taldeak nahastu eta sentsazioak partekatzen saiatzen gara" azaldu dute. Oro har, jendearen erantzuna "oso ona" izan dela diote, "urtetik urtera hobea".
Beraz badakizue, show must go on...
Iruzkinak
etiam 2007-10-18 09:21 #1
Yo manimo! Audience gustora ikusiko nituzke. Baita Lisabo ere. Nere lankide den Jatsuk esan dit Audience-k zuzeneko oso ona dutela! Benga ea bailarakoak plan polit bat egiten digun!<br />
Utzi iruzkina: