Gure etxea gaztetxea

      Kukutza III, 1998ko abuztuaren 6an okupatu zen. Eraikina, fabrika zahar bat, kokaina trafikante batena omen zen eta industria-eraikin hura, estalki moduan erabiltzen zuen. Honetaz aparte jabeak bazituen Guardia Zibilarekin kontaktuak eta hanka egin behar izan zuen, legearekin arazoak izan zituen eta. Ihes egiterakoan, eraikina hutsik utzi zuen.         10 urte hauetan, asko izan dira bizipenak, egondako gertaerak, aurrera ateratako proiektuak eta etorri ta joandako kolektibo ta pertsonak, jende guzti honen aportazioei esker posible izan...



Arrigorriagako gazte asanblada   Arrigorriagako gazteek, herriko kuartel zaharra okupatu zuten. Okupazio batek dakarren urduritasun, ilusio eta determinazio sentimenduz beterik ziurrenik. Okupazioaren abiapuntua argia zen: Udalak, PNV-ko Alberto Ruiz de Azua-ren gidaritzapean, gazte-gune barneko gelatxo bat eskaini zigun. Garen guztiontzako txikia izateaz gain, baldintza batzuk jarri zizkiguten: lokaltxo hau ezin zen manipulatu, alegia, ezin ziren barnean tabikazioak egin, ezin zen barrarik jarri, ezin genuen gure gustura apaindu..., udaletxekoek, kultur etxekoek, eta abarrek bertak...



Gasteizko Gaztetxea   Gasteizko Gaztetxea Gasteizko (Araba) Alde Zaharrean kokaturik dagoen gaztetxea da. Gasteizko Gazte Asanbladak kudeatzen du. 1988an sortu zen eta harrezkero leku berean jarraitzen du. Hala ere, Gasteizko alkatea zena Alfonso Alonsok PERI deituriko proiektua abiarazi zuen orain Patxi Lazcozekin proiektua jarraitzen du eta horrek Gasteizko Gaztetxearen eraistea ekarriko luke.   Historia Sarrera 1986 aldera "Asociación Cultural de la Zapa" sortu zen Gasteizko Zapateria kalea inguruan, talde hau kontzertuak...


Autogestioa da pertsonen askatasunerako giltza, buruaski egin eta agintari zein instituzioen kontrolpetik babesten gaituena. Gure ekimen bakar batek ere (konponketa lanek, jarduera soziokulturalek, €) ez du diru laguntza publiko zein pribaturik jaso, ezta jasoko ere. Ez da ofizialki ezarrita dauden funtzionamendu araurik betetzen, beraz, esan dezakegu mugimendu alternatibo bat dela, instituzio eta lege ofizialekin loturarik ez duen mugimendua. Instituzioetako dirua hartzeak arazo larriak ekar ditzakeela uste dugu, horien artean diru laguntza eman dutenekiko nolabaiteko menpekotasuna (nahiz ...


Defendatu

gztx 1456135228855 Gure etxea gaztetxea | 2008-11-12 11:28

Gaztetxeak defenda ditzagun


Gaztetxeak

gztx 1456135228855 Gure etxea gaztetxea | 2008-11-11 17:00

Gaztetxea asanblada autogestionatuek  (Gazte Asanbladak, gehienbat) herri kultura garatzeko gunea da, oro har okupatua izaten dena. Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran, Franco hil eta gero gazteria lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran. Gizarte Zentro Okupatuak deritzate Europako hainbat lekutan, Euskal He...