Gaztetxeak
Gaztetxea asanblada autogestionatuek (Gazte Asanbladak, gehienbat) herri kultura garatzeko gunea da, oro har okupatua izaten dena.
Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran, Franco hil eta gero gazteria lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran.
Gizarte Zentro Okupatuak deritzate Europako hainbat lekutan, Euskal Herria eta Katalunia salbuespen. Izen osoa, Gizarte Zentro Okupatua Autogestionatuak eta jarraian izen propioa izango litzateke. Antza denez, izen hori Italiatik inportatua izan zen. Katalunian, Casal izena dute.
Gune hauek, normalean gazteriaren beharrak asetzeko merkatal zentruen kontsumoarekin erlazionatutako ekimen alternatiboak burutzen dituzte, zine komertzialaren, janari azkarreko jatetxeen (McDonald´s, Burger King, Telepizza...) edota diskoteken kontra.
Horrela, mota askotako tailerrak burutzen dira (musika, pintura, dantzak, etab.), kontzertuak (dohain edo oso merkeak beti), bazkari herrikoiak, txapelketak (xake, bertso, etab.), hitzaldiak, protestak...
Edifizio hauek askotan pertsona fisiko edo juridikoen izenean daude legalki, eta ondorioz, desalojo mehatxuak normalak dira. Batzutan, biolentziaren erabileraren bidez, Iruñako Euskal Jai Gaztetxea edota Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo Gaztetxearen desalojoak kasu.
![okupazioa[1]](http://farm4.static.flickr.com/3178/3060756547_ea7e9b362c.jpg)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: