Autogestioa
Autogestioa da pertsonen askatasunerako giltza, buruaski egin eta agintari
zein instituzioen kontrolpetik babesten gaituena. Gure ekimen bakar
batek ere (konponketa lanek, jarduera soziokulturalek, €) ez du diru
laguntza publiko zein pribaturik jaso, ezta jasoko ere. Ez da ofizialki
ezarrita dauden funtzionamendu araurik betetzen, beraz, esan dezakegu
mugimendu alternatibo bat dela, instituzio eta lege ofizialekin
loturarik ez duen mugimendua. Instituzioetako dirua hartzeak arazo
larriak ekar ditzakeela uste dugu, horien artean diru laguntza eman
dutenekiko nolabaiteko menpekotasuna (nahiz eta paperetan idatzirik ez
etorri). Are gehiago, diru laguntza hauek jasotzeak ez du inolako
ziurtasun edo babesik ematen, Bilboko Gaztetxea da adibide argiena,
haiek diru laguntzok jasota ere, kalera bidali baitzituzten. Hala eta
guztiz ere, ikuskizun guztiak dohainik ala prezio herrikoietan izan ohi
dira, kalitatea eta diru kopurua erabat lotuta aurkezten duen
eskaintzaren aurrean, eredu kontrajarri bikaina izanik. Hau litzateke
autogestioa. Askatasunean garatu nahi dugu gure burua, inoren menpe
egon gabe, azken finean, sistema injustu honek markatzen dituen
baloreetatik kanpo lan egitea eta bizitzea, gure helburuetako bat
sistemaren eraldaketa dela ahaztu gabe. Hau guztiagatik, Gaztetxeak ez
du instituzioetatik diru laguntzarik jasotzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: