Kukutxa (Errekaldeko gaztetxea)

gztx 1456135228855 Gure etxea gaztetxea | 2008-11-26 17:12

      Kukutza III, 1998ko abuztuaren 6an okupatu zen. Eraikina, fabrika zahar bat, kokaina trafikante batena omen zen eta industria-eraikin hura, estalki moduan erabiltzen zuen. Honetaz aparte jabeak bazituen Guardia Zibilarekin kontaktuak eta hanka egin behar izan zuen, legearekin arazoak izan zituen eta. Ihes egiterakoan, eraikina hutsik utzi zuen.

        10 urte hauetan, asko izan dira bizipenak, egondako gertaerak, aurrera ateratako proiektuak eta etorri ta joandako kolektibo ta pertsonak, jende guzti honen aportazioei esker posible izan zaigu gaztetxea txukun jartzea ta proiektuarekin aurrera jarraitzea.

       Gaur egun, -1 solairuan entsaiu lokal bat dago, beheko solairuan barra-kontzertu gunea ta ziber-liburutegia daude, 1. solairuan barazki jantoki herrikoia, bulegoa eta arroparen trukerako gunea, 2. solairuan malabarista zein trapezisten entrenamendurako gunea, eskultura tailerra eta teatro entsaialekua daude, 3. solairuan rokodromoa, gimnasioa eta dantza lokala eta azkenik etxebizitza. Gune bakoitza, kolektibo ezberdinez gestionatua dago, baina guztiak, norabide berdinean nabigatzen.

        Urte guzti hauetan, alor askotan jardun dugu, bai auzoan, Bilbon, Bizkaian edota Euskal Herri mailan okupazioaren aldeko mezua zabalduz eta atxikimenduak lortuz, kultura herrikoia eta parte hartzailea sustatuz interes pribatuen kontra eginez, indibidualismoaren eta pasibotasunaren kontra jardunez, espekulazioaren eta interes pribatuen kontra borrokatuz, antolatzeko modu ezberdinak daudela erakutsiz...

        Baina sistemaren kontra jarduten duen edozein kolektibok badaki norabide honetan lan egiteak, ez dela biderik errezena aukeratzea, eta hare gutxiago Euskal Herrian, eraso asko pairatzen baititugu, harria bota eta eskua ezkutatzen dute, eta gainera kriminalizazio saiakerak egiten dituzte okupazio eta oro har anti-sistema mugimenduaren desitxuratzea saiatuz. Musu potolo bat barruan dauden guztientzako!

        10 urte hauetan, desalojo bat egon da eta 3 alditan sartu egin dira indar polizialak, baina, geurean tinko mantendu gara, hortsak erakutsiz eta ukabila altsatuz.


fatxada2


Utzi iruzkina: