Guraso kontseilua

Elgoibarko Ikastolako Gurasoen arteko komunikazioa errazteko tresna

Ekainaren 22an, ostegunean, 19:00etan egingo dugu Ikastolan Pedro Miguel Urruzuno Kooperatiba Elkarteko aurtengo Ohiko Batzar Nagusia. Gurasook ere bazkide garen kooperatibaren iazko jarduera-txostena eta kontuak onartuko ditugu, hala erabakiz gero, eta 2017ko kudeaketa-plana eta aurrekontuak azalduko dituzte Kontseilu Errektoreko kideek. Bukaeran, galderak eta proposamenak egiteko aukera izango da. El día 22 de junio será la Asamblea General: El jueves 22 de junio se celebrará en la Ikastola la Asamblea General anual de la sociedad cooperativa Pedro Miguel Urruzuno, d...








Aurtengo azken mendi irteera datorren maiatzaren 13an, zapatua,izango da Morkaikok urtero antolatu ohi duen Elgoibarko Mendi Itzuliarekin batera. Hona hemen aurtengo osatu duten egitaraua. 9:00 Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik. (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak). 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoek Aiastian (San Miguel) indarrak berrituko dituzte. 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Kalegoen plazan. 14:00 Bazkaria (Pasta tomatearekin eta postrea haurrentzat. Paella, gisatua ea postrea nagusientzat) Elizako arkupeetan izango da. Haurren batek alergi edo intolera...