Familiak bertsolari!

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-05-04 11:04

GKB 1493889182810

Aurreko boletineko Euskara taldearen lehiaketak badu irabazlea: Zubizarreta-Astigarraga familia. Eureka! Zientzia museora joaten direnean boletinerako argazkia aterako dutela agindu digute.

Oraingoan berriz, bertsotan jarri nahi zaituztegu. Gogoratzen duzue ondorengo kanta?

Ikusi nuenean
nik zure begia,
iruditu zitzaidan, maitea,
anpolai gorria

Ikusi nuenean
zure belarria
iruditu zitzaidan, maitea,
azaren orria.

Ikusi nuenean
nik zure sudurra,
iruditu zitzaidan, maitea,
lukainka muturra.

Ikusi nuenean
nik zure ahoa,
iruditu zitzaidan, maitea,
karobi zuloa.

Zuen hitzekin lauko txikian egindako estrofa bidaliz gero, Donostiako Aquariumera joateko aukera izango duzue.

Ikusi nuenean ...................,

iruditu zitzaidan, maitea, ....................

Animo eta parte hartu ondorengo estekan: https://goo.gl/forms/gvFF1dBN2EbfrOfG3