Palma-olioaren kalteak aztergai
Palma-olioaren ustiaketak eta kontsumoak eragiten dituzten kalteak aztertu dituzte gure ikastolako LH5 eta 6ko eta DBH 1 eta 2ko ikasleek. Gazteek planetaren aldeko konpromisoak har ditzaten helburu duen nazioarteko Confint ekimenaren barruan landu dute gaia. Ikasleek hemen ikus dezakezuen gutuna osatu dute eta Euskal Autonomia Erkidegoko Confinten aurkeztuko dute, maiatzaren 17an, Busturiako Biodibertsitate Zentroan, Madariaga dorretxean. Ekitaldi horretan, partaideek lanik onenak hautatuko dituzte. Zorte on gure ikasleei!
Ikasturte bakoitzean gai bati heltzen diote Confint konferentzian. Aurten palma-olioari buruzko gutuna idaztea izan da erronka, eta ikus dezakezuenez, benetan lan txukuna egin dute ikasleek.