Jolasaren garrantziari buruz izango da gurasoentzako hurrengo hitzaldia, azaroak 9an
Ikasturte berriarekin batera hasi dira "Gurasoen Formaziorako Taldeak", Elgoibarko Udalaren laguntzarekin batera antolatzen dituen hitzaldiak. Lehena, Naiara Mandaluzek "Mindfulness gurasoentat" izenburupean eman zuen hitzaldi praktiko eta arrakastatsua izan zen. Bertan, euskarazko eta gaztelaniazko saioak batuta 60tik gora izan ziren Naiarak gidatu zituen "meditazio saioetan" parte hartu zuten gurasoak.
Hurrengo hitzaldia, Mireia Centeno, psikologo eta psikopedagogoak emango du "Jolasaren garrantzia umearen garapenean" izenburupean. Azaroaren 9an 0-6 urteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua eta 16an, berriz, 6-12 urtekoen gurasoei zuzendua. Hitzaldiak elebietan izango dira Kultur Etxeko Sotoan arratsaldeko 18:00etan hasita.
Jolasa haurraren garapen fisiko, psikiko eta sozial osasuntsu baten giltza da Mireiaren hitzetan eta besteak beste, gai hauek jorratuko dira hitzaldi honetan:
- Zer da jolasa haurrarentzat?
- Jolasaren garpena
- Jolasa instintuak asetzeko
- Jolastu = ikasi
- Jolasteko ez dira beharrezkoak jostailuak
- Zenbat jolastu behar du haurrak?
- Egunerokotasunerako ideiak