“Eskola Jasangarria” agiria eskuratu du Ikastolak
Elgoibar Ikastolak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria lortu du beste lau urtetarako. Horren erakusgarri da eraikinaren kanpoaldean dagoen bandera.
Agiria berritu ahal izateko, lau urteetan iraunkortasunaren arloan egindako hobekuntzak neurtzen dituzte auditoria baten bidez. Ziurtagiria lau urtean behin berritzekoa da eta aurten 31 ikastetxek lortu dute.
Joan den ekainaren 6an Busturiako Madariaga dorretxean egindako ekitaldian jaso zuten ziurtagiria ikastolaren izenean joan ziren ikasleek. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak banatu zituen agiriak, eta aldamenean izan zituen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburua.