ADISKIDETZE BIDEAN Adiskidetzea gaur egun funtsezko erreminta da gatazkak konpontzeko eta, erreminta bezala, adierazpen aberatsa eta aldi berean konplexua du. Hala ere, denok dakigu adiskidetzeak lehen etsaiak zirenak orain lagun bihurtzea adierazten duela. Baina horretarako premiazkoa da erasoa egin duenak bere errua onartzea eta iraganean egin zituen kalteen erantzukizuna onartzea.Gernika gaur egun adiskidetze aurreratuaren adibide garbia da; prozesua oraindik ez da amaierara iritsi, baina ibilbidea ere luzea da. Hasiera batean, oztopo eta eragozpen asko zeuden, Alemania asko atzeratu zel...
GERNIKA GERRA-OSTEAN FRANKISMOA ETA ERREPRESIOA Frankismoaren lehen urteetan ekin zioten Gernika berreraikitzeari. Lan haietan agustindarren ikastetxean atxilotuta zeuden preso politikoek eta soldatapean ari zirenek parte hartu zuten. Lanak bost urte luzetan burutu ziren eta, paradoxa badirudi ere, Gernika birrintzearen errudun nagusia, Francisco Franco, herriko seme kutun izendatu behar izan zuten. Eraikinak jaso zituzten baina horien eta kale eta lorategi berrien diseinuak ezin izan zuen suntsiketa hartan galdutako guztia berreskuratu. Gerra aurretik Gernikan zegoen lagun-giroa nahastuta ...
BONBARDAKETAKO BIZIPENAK Bonbardaketak, ustekabean Gernikako biztanle guztiak harrapatu zituen. Arriskuaz jakinaren gain zeudenek ere, ez zute inoiz pentsatuko hain eraso bortitza jasoko zutenik. Lehenbiziko bonbak erori zirenean jendeak bere ustez lekurik seguruenetara jo zuen edota hurbilen zeuzkaten babeslekuetara. Herriko babeslekuez gain, jendeak fabriketara eta lantegi eta etxeetako sotoetara jo zuen, ahal zuenak ahal zuen lekura jo zuen babes bila. Beste batzuek nahiago izan zuten herritik aldendu eta mendian ezkutatu ziren, sasi artean, baratzetan eta baserrietan, baita edozein zulo...
HERRIAREN BIRRINKETA Bonbardaketaren ondoren Gernika erabat suntsituta gelditu zen. Airetik etorri zitzaion erasoaz gain, Gernikak gertaera negargarri haren osteko orduetan etorri zen haizeak zabaldu zuen suteari egin behar izan zion aurre. Zaila da gaur egun oraindik galdutako bizitzak zenbakitan ematea; hala ere, ikerle batzuek egin dituzten azterketen ondorioz, esan daiteke hilak 250 inguru izan zirela eta zaurituak ehunka. Gehienak babeslekuetan hil ziren edota mendian zehar ihesi zihoazela metrailatuta. Gaua etorri zenean, gernikar askok oraindik su-garretan kiskaltzen ari zen herritik...
AIREKO ERASOA. BONBARDAKETAREN ALDERDI MILITARRAK Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zituen Gernikako zeruak, hiruzpalau bonba jaurtitzeko. Handik hamabost minutura hasi zen lehen bonbardaketa; hiru hegazkin agertu ziren triangelu-formazioan nahiko behetik. Hala hasi zen hiru ordutik gora iraun zuen Gernikako bonbardaketa sistematikoa.Gernikako bonbardaketaren alderdi teknikoak oraindik ere historia garaikideko gairik liluragarrienetakoa da. Gernikako suntsiketa Alemaniako Cóndor Legioak eta Italiako aire-indarrek burutu zuten, Errepublikaren kontra altxatutako armada franki...
Gatazkaren hastapenak: ESPAINIAko gerra zibila 1936ko uztailaren 17-20. Lau egun nahikoak izan ziren kaosa sortzeko. Lehen orduek segurtasun eza, beldurra eta zalantza ekarri zituzten. Leku batzuetan bortizkeria nagusitu zen kaleetan, eromen kolektiboko uneak, alegia; talde bakoitzak aurkakoa suntsitu nahi zuen. Poliki-poliki, garbi eta argi ikusi zen noraino aldatu zen errealitatea. Jada ezin zen inorako trenik hartu, batzuek ezin zuten beren ingurukoekin komunikatu, beste batzuk oharkabe pasatu nahi zuten eta askok ihes egin nahi izan zuen baina ez zuen lortu. Espainia gerran zegoe...