Gernikako bonbardaketa
Gatazkaren hastapenak: ESPAINIAko gerra zibila
1936ko uztailaren 17-20. Lau egun nahikoak izan ziren kaosa sortzeko. Lehen orduek segurtasun eza, beldurra eta zalantza ekarri zituzten. Leku batzuetan bortizkeria nagusitu zen kaleetan, eromen kolektiboko uneak, alegia; talde bakoitzak aurkakoa suntsitu nahi zuen. Poliki-poliki, garbi eta argi ikusi zen noraino aldatu zen errealitatea. Jada ezin zen inorako trenik hartu, batzuek ezin zuten beren ingurukoekin komunikatu, beste batzuk oharkabe pasatu nahi zuten eta askok ihes egin nahi izan zuen baina ez zuen lortu.
Espainia gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta. Jatea, lan egitea, pentsatzea besteekin eta ingurukoekin harremanak izatea, jada ez ziren ohiko gauzak. Bat-batean bakea desagertu egin zen eta horrekin batera bizitza bera.
GERNIKAKO BONBARDAKETA: Gernikarrek hasiera hasieratik ezagutu zituzten gerraren kalte eta ondorioak, nahiz eta gerrako lehen hilabeteetan gerra-kanpainak herritarren arteko harremanak eta giroa gehiegirik aldatu ez. Hasiera batean, herriko giroa pixka bat nahasia bazen ere, herritar batzuen atxiloketek giroa gehiago okertu zuten. Gero, Gernikako gazteak gudarien batailoietara joaten hasi ziren. Lehenengo kinta haiek mobilizatu ondoren, herriko enpresak militarizatzen hasi ziren eta elikagaiak eta premiazko gauzak murrizten. |
|
![]() |
|
|
Iruzkinak
Utzi iruzkina: