2008ko Urtarrilaren 26an Urretxindorra eta Begoñazpi Ikastoletako umeak Abandoko geltokian batu ginan eta metroa hartuta Neguriko bidea hartu genduan. Metrotik urtenda eta pixkatxo bat ibili ondoren, bi taldetan bananduta Akuariumean bertan sartu ginen. Akuariumeko monitoreek danetarik azaldu eta erakutsi euskuen: Zelan ezberdindu itsas-landareak eta itsas-animaliak, marrazo txikiak, gure Nemo eta Dori maitagarriak, anemonak, itsas-izarrak, itsas-zalditxoak, olagarroa… Akuariumetik irten eta gure sabelak huts-hutsik egoazanez, Portu ondoan etxetik ekarritako guztia bazkaldu genduan ...
Gure elkarteko batek, orain dala egun batzuk gertaera bitxi baten aurrean aurkitu dala kontatu eustan. Gertaera hau gure eguneroko errealitatearen zati bat izan arren, eta gure lagunak errealitate hori ezagutu arren, berak zuzenean bizi izan ez dauan artean, ez dau horretaz inongo ausnarketarik egin. Oraingoan bai. Lagunaren esanetan, abenduko egun baten, baserrian Amama hartu eta herriko sindikatora joan ziran (sindikatoa herri txikietan abereentzako janaria eta orturako tresna eta hazien biltegi bat da). Bertan egozala lagun honen Amamak beharrezkoa zana hartu ondoren, bertoko arduraduna...
Kristo Aurreko ez dakit zenbatgarren urtean Artzigaliara heldu ginan erromatarrei aurre egiteko. Bidai luzearen ostean, Asterix eta Obelix, eta bere txakurtxua, Ideafix, aurkitu genduzan. Talde handia ginan eta euren aurrean danon aurkezpena egin genduan. Eurek euren historia kontatu euskuen. Era berean, Panoramix aztia kanpoan egoala kontatu euskuen, baina berak idatzitako gutun bat emon euskuen. Bertan harrera emoten euskun bere herrira, eta hurrengo egunerako Artzigaliara heltzen saiatuko zala esan euskun, gu ikusteko asmoz. Artzigaliarrak oso ondo portatu ziran gugaz, eta eskerrak emote...
Eguneroko bizitzan, edozein komunikabideetan, erreza da Euskerearen inguruan sortutako barriren bat aurkitzea. Gure hizkuntza, bere egoera dala eta, zorionez edo zoritxarrez, hainbat eztabaiden ardatza da. Egunero, gizarte honetan murgilduta bizi dan edozein pertsona, ohituta dago eta arruntatzat jotzen dau Euskereak bere erabilera sozialaren normalkuntzarako aurkezten dauazan arazo, zailtasun edota hutsak. Banakoei begiratuta ere, berataz egiten dan erabilera selektiboak ere, ez dau kontzientzia eztabaida ozenik sortzen. Ezaguna da, guk arazoaren bat izanik eta arazoa norberaren zati bat ...
Euskera Bidean: Xibiri Elkarteak, aurton hamabost urte betetzen doguz, sortu zanetik euskerearen sozializazioaren aldeko lanetan aritu izan da. Blog hau lan honetan jarraitzeko pauso barri bat da. Hamabostero euskerearen inguruko gai bat aztertuko dogu eta bertan zuon eretxia ezagutzea gustatuko litzakigu. Zutabe honetan jakinarazoko doguna, gure elkartearen ikuspuntuaren ispilua izango da. Estreineko idatzi honetan, gaur egun gure gizarteak bizi dauan hizkuntza krisiari buruzko eretxi labur bat plazaratu nahi dogu. Hizkuntza politikak, urteetan zehar, euskerearen arloan, bere ezagutza berm...
Begoñazpi eta Urretxindorra ikastolako umeak primeran pasatu dogu, Azaroaren 10 eta 17an burututako azken ekintzetan. Oraingoan Peter Pan alde batera utzi eta Karibe aldera joan gara jolastera. Bizar gorri eta Bizar beltzak bihurtuta, jolasean ondo berotu gara: txirlen jolasean, txanpon lapurketan, estropadetan eta....minen jolas arrakastatzura ere ibili gara. Amaitzeko, begiraleek altxor bat izkutatu deuskue eta han ibili gara han hemenka haren bila, baita topatu ere! Zein azkarrak garan! Saria ummm!!! txokolatezko txanpon gozoa izan da. Piraten bizitza hoberena da lan egin barik, ...
Kaixo lagunak!!! Indarrak hartuta, gure lehen ekintza proposatu egin gura deutsuegu...prest al zagoze gugaz parte hartzeko? Datorren, zapatuan, Urriak 20an Negu Barriko umeentzat txango interesgarria prestatu dogu. Trena hartu eta bizkaiko kostaldera abiatuko gara; Sukarrietara hain zuzen be. Han gure ibilbideari hasiera emon eta Katilotxu mendian zehar ibilbidetxo bat egingo dogu. Gure indarrak guztiz agortu barik, Mundaka aldean be jolasteko aukera izango dogu. Zapatu honetarako beraz badakizue; motxila eta oinetako egokiak prest eta Tipi Tapa ondo igarotzera!
Kaixo lagunak!!! Dagoeneko badagoz gure neguko ekintzak prest!! Asteburu honetan, Begoñazpiko negu txikiko umeek jolas goiza daukie gozatzeko. Ghynkana dibertigarria prestatu dabe begiraleek Urriak 20ko zapatu goizerako. Urretxindorrako umeek datorren astean, Urriak 27an izango dozue honetaz gozatzeko aukera ikaragarria! Beraz, laster ikusten dogu elkar!!
Kaixo lagunok!! Ikasturtea hasi eta urtero bezala neguari begira gure plangintza aurkezteko ordua ailega da. Abuztuan zehar gure indarrak berriztatu ostean Xibiri eta Hegazkako begiraleak dagoeneko negurako ekintza barriak prestatzen gagoz. Laster izango dozue gure barri!
Blog honetan, Euskera Bideanegaz zerikusia daukan edozein gauzari buruz (begirale ikastaroak, ekintzak, udalekuak, gure Axpeko aterpea,...) zuen eritzia edota esan beharrak idazteko aukera izango dozue. Ausartu zaiteze idazten, ANIMO!!!