GETXOKO AKUARIUMERA URTEERA

euskerabideanelkarkidegoa 1456132620930 Euskera Bidean Elkarkidegoa | 2008-01-27 13:35

2008ko Urtarrilaren 26an Urretxindorra eta Begoñazpi Ikastoletako umeak Abandoko geltokian batu ginan eta metroa hartuta Neguriko bidea hartu genduan. Metrotik urtenda eta pixkatxo bat ibili ondoren, bi taldetan bananduta Akuariumean bertan sartu ginen.

Akuariumeko monitoreek danetarik azaldu eta erakutsi euskuen: Zelan ezberdindu itsas-landareak eta itsas-animaliak, marrazo txikiak, gure Nemo eta Dori maitagarriak, anemonak, itsas-izarrak, itsas-zalditxoak, olagarroa…

 

Akuariumetik irten eta gure sabelak huts-hutsik egoazanez, Portu ondoan etxetik ekarritako guztia bazkaldu genduan lasai-lasai. Ondoren, hondartzara sartu nahi izan ginan, baina hondartzako hondarra bustita egoanez kolunpioak eukazan parke batera joan ginan jolastera. Hasieran gure artean, baina gero gure begiraleek proposatutako jolasetara jolastu ginan:

Lehenengo bonba bat gure eskuetatik pasatzen zela saiatu behar izan ginan hura gure eskuetan eztanda ez egiten, gero marrazoa txirla harrapatzen saiatu zan eta azkenean Zaldia eta zalduna bihurtu ginan Txupa-txusaren jolasean.

 

Joateko ordua heldu zanean, gure motxilak hartu eta metroko bidea hartu genduan baina… eguneko sorpresak oraindik ez ziren bukatu!!! Gure begiraleek sopresatxo bat gordetzen eben haien motxiletan: goxoki paketetxo bat bakoitzarentzat!!! Orain bai, metroa hartu eta Abandora heldu ginanean han zeuden gure gurasoak egin genduzan gauza guztiak entzuteko prest. Poz- pozik bueltatu ginan!!

 

Ea hurrengo ekintzarako zer prestatzen daben gure begiraleek…


Utzi iruzkina: