Artziniegan asteburua
Kristo Aurreko ez dakit zenbatgarren urtean Artzigaliara heldu ginan erromatarrei aurre egiteko. Bidai luzearen ostean, Asterix eta Obelix, eta bere txakurtxua, Ideafix, aurkitu genduzan. Talde handia ginan eta euren aurrean danon aurkezpena egin genduan. Eurek euren historia kontatu euskuen. Era berean, Panoramix aztia kanpoan egoala kontatu euskuen, baina berak idatzitako gutun bat emon euskuen. Bertan harrera emoten euskun bere herrira, eta hurrengo egunerako Artzigaliara heltzen saiatuko zala esan euskun, gu ikusteko asmoz.
Artzigaliarrak oso ondo portatu ziran gugaz, eta eskerrak emoteko asmoz, afari gozo gozo bat prestatu geuntsien.
Iparraldeko haizeekaz batera gau iluna heldu zan, eta beragaz esperientzia barriak bizitzeko aukera. Artzigaliartarren artean taldeak egozan, eta gau horretan bi talderen arteko lehiaketa baketsuan parte hartu genduan: Arrastian talde batek besteari bere lapiko majikoa lapurtu eutson, broma legez, eta beste taldea honetaz konturatzean bardina egin eban; ondorioz, gaberako lehiaketa hori antolatu eben euren lapikoak berreskuratzeko asmoz. Lehiaketa honek arau bereziak eukazan: taldeak lerro zuzenean jarrita egozan eta txanda bakoitzean talde batetako taldekide batek urteten eban lapikoa euren lurraldera eramaten saiatzeko, beti ere, beste taldekoak harrapatzen ez baeutsien. Lehiaketaren ostean era baketsuan talde bakoitzak bere lapikoa eroan eban etxera.
Egun luzea izan zan, eta nekea igartzen zan gure taldeko lagun bakoitzaren aurpegietan… Oheratzeko ordua heldu zan… Zer esperoko jakun hurrengo egunean?
Altzatu ginenerako Artzigaliarrak gosaria prestatuta eukien. Egun luzea izango zan hau be, beraz beharrezko geunkazan indar guztiak hartu behar genduzan.
Goizean “MiniOlinpiadum”-etan parte hartuko genduan. Berton Erromatarren aurka jokatuko genduan proba ezbardinetan.
Taldea gogotsu egoan, Artzigaliarrak laguntzeko asmoz. Lehenengo eta behin gure estandarteak prestatu genduzan, MiniOlinpiadetan gure ikur izango zirenak.
MiniOlinpiadum-ak Artzigaliatik urrun egingo ziran, beraz gauza guztiak prestatu, pozima majiko apur bat hartu eta urruneko lurralde horeetarainoko bideari ekin geuntson.
MiniOlinpiadak proba ezbardinez osotuta egozan, proba berezi eta dibertigarriak: Izarrix, lokatsix, sokatirum, menhir botatix, galerix… Izarrix jokuan lau taldek parte hartu eben, eta izarra bat eginez ipini ziren eta talde bakoitzeko partaideek bata bestearen atzean zutunik eta hankak zabalik jarri ziran; erdian sariak egozan, eta epaileek esandako zenbakidun pertsonak iladatik urteten eben izarrari buelta emoteko eta euren taldekideen artean pasatzeko erdian egozan sari horreetako bat hartzeko asmoz, betiere beste taldekoak baino lehen. Lokatsix eta sokatirum frogak urruneko lurretako herri txiki eta polit baten herri kiroletan oinarrituta egozan. Lehenengoan talde bi parte hartzen eben, eta taldekideak bata bestearen atzetik urten behar eben lurrean jarritako egur zatitxuak batzeko ahalik eta azkarren. Sokatirum-en bi talde parte hartzen eben be, eta soka bateko punta bakoitzean talde bakoitza jarri behar zan eta horreetatik tiratuz beste taldea bere lurralde zatira eroaten lehenengoa izango zan irabazlea. Baina probarik eta dibertigarriena, Menhir Botatix izan zan, honetan taldekideak menhir handi handi bat ahalik eta urrunen bota behar eben.
Artzigaliarrak beti bezala irabazle urten ziran, gure laguntzari eta Panoramixen pozima majikoari esker. Taldea Artzigaliarrekaz batera herrira bueltatu zan, gosea asetzeko gogoekaz… Bazkari gozoa espero jakun Artzigalian!
Arrastian, MiniOlinpiadum-etako garaipena ospatzeko Goiatzix jolasa antolatu eben galiarrek. Honetan aritzeko beste tribu bat gonbidatu eben, euren kontra aritzeko. Jolas honetan tribu bakoitzeko taldekideak objektu berezi bat eroaten eben bere gorputzean izkutaturik, eta beste tribuaren lurraldea zeharkatzen saiatu behar ziren, beste aldean egozan dendariei objetu horrek saltzen saiatzeko.
Jolastu ostean eta askaria hartu eta gero, Panoramix heldu zan; baina zoritxarrez berri txarreakaz heldu jakun: Panoramixek bere igitaia galdu egin eban, eta ezin eban pozima magiko gehiago egiteko beharrezko belarrak moztu. Lagundu behar geuntson aurkitzen! Beraz, martxan jarri ginen eta Artzigaliako herri guztian zehar aurkitzen joan ginen pistak jarraitu genduzan. Artzigalia osoa zeharkatu genduan igitaiaren bila, eta azkenik, proba arriskutsuak pasatu ostean, eta gure buru azkarrei esker, pista guztiak jarraitu eta igitaia aurkitu genduan!!! Afaldu ostean edari majikoa eukingo genduan!!!
Afaldu genduan gauean esperoko jakun esperientziak bizitzeko gogoekaz, baina bukatu baino lehen eguneko bigarren barri txarra emon euskun Panoramixek… Ez eban bere Lapikum-a aurkitzen, beraz Lapikum Marmitux-aren bilaketari ekin geuntson… Artzigaliatik bilatu genduan, eta ez genduan aurkitzen… Aurkitu genduzan pista bakarrak oso arraroak ziren aztarna batzuk izan ziren. Horreek jarraitu genduzan beldur barik, eta nortzuk eta erromatarrak aurkitu genduzan!!! Lau erromatar Artzigalian sartu egin ziren gu enteratu barik eta lapikoa ohoztu eben… Zorionez guztiak aurkitu genduzan, gure lurretik bota eta lapikoa berreskuratu genduan! Beraz, ohera sartu baino lehen, edari majikoa hartu ahal izan genduan, egun luze horretarako amaierarik eta onena! Hurrengo egunean Artzigaliarrak agurtu beharko genduzan eta hau zan eurentzako eskerrak emoteko erarik onena…
Lo luze eta sakon baten ostean, azken gosaria hartu genduan, indarrak hartzeko, bidai luze bat espero jakun… Agurtzeko zeremonia eta Artzigalian ohizko diren harrapaketa jolasen ostean, Artzigaliartarrei eskerrak emon, agur esan Asterix, Obelix, Ideafix, Panoramix eta besteei, eta etxerako bidaiari ekin geuntson, sentimendu zatituekaz: alde batetik penagaz eta artzigaliatar lagunak barriz ikusteko gogoekaz, bizitako esperientzia izugarriengatik; eta bestetik, etxera bueltatzeko gogoekaz, ondo deskantsatzeko eta gure familiak barriz ikusteko gogoengatik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: