egin bidea bakeari

berriro eser daitezen eseriko gara hemen

2007.urtea zen. Udaberria. ETAk Madrilen T4ko atentatuarekin suetena apurtu zuen, gutako askoren ilusioak lurrera botaz. Gizartea jota eta  ilusiorik gabe bezala zegoen. Zatiketak eta aurreiritziz betetako jarrerek bakearen alde lan egiten zuten taldeak eta pertsonak batzea oso zail egiten zuten. Bakoitza gure arrazoiekin, gure argudioekin, gure kritikekin, gure lehentasunekin, gure ekimenekin, gure helburuekin, gure egiekin, gure aldetik genbiltzan. Topo egin ezinik. Irteerarik gabeko zirkuluaren barruan itzuliak emanez bezala genbiltzan, burua galtzeko eta itxaropena bera ere galtzek...


Kaixo lagunok 2012ko Maiatzean bost urte beteko dira Donostiako Bulebarrean aulkiez osatutako gure borobiltxoa sortu genuenetik. Azken hilabeteotan, bilerak eta kalean egoteko saiakerak egin izan ditugu eta azkenean  martxoan egindako bileran ekimena bukatutzat ematea erabaki genuen. Beraz, datorren astean, maiatzak 3an, ostegunean, arratsaldeko 8etan Bulebarrean esertzea erabaki dugu berriz ere, oraingo honetan herritar ekimen honen azkenengo elkarretaratzea egiteko. Horrexegatik, oraingoan ere gurekin esertzera gonbidatu nahi zaitugu, igarotako uneak eta bakoitzaren hausnarketak, m...


Azaroaren 2-an Diario Vasco egunkarian argitaratu zuten Egin bidea bakeari ekimenari buruzko artikulu bat.Sillas en círculo por la pazUna propuesta ciudadana impulsada en gran medida por el 'boca a boca'Azaroaren 18an aldiz Noticias de Gipuzkoa egunkarianPor una "paz de colores"Bere garaian Berria eta Hitzak ere argitaratu zituzten ekimenari buruzko artikuluakBERRIABakearentzako aulkiakIRUTXULOKO HITZA  Zero gunearen isileko aldarria  


Irailaren 5ean ETAk "eraso ekintza armatuak" ez egiteko erabakiaren berri eman zuen. Bulebarreko eserialdia hilabeteko lehen eta hirugarren ostegunetan egiten denez, tarte honetan alderdi politiko eta beste eragileek berria nola jaso duten jakin dugu, manifestazio deialdiak eta debekuak egon dira, atxiloketak eta kale eraso batzuk... lehen albiste horri eta ondoren etorri direnei buruz gogoeta egiteko denbora izan dugu bakoitzak...Irailaren 16ean Bulebarrean bildutakoen artean papera eta boligrafoak banatu ziren, eta bi galdera egin ziren Azkeneko egunetan eman diren gertaerek zer sen...


Ekainaren 10ean aulkien borobilak herri ezberdinetan gatazkaren eraginak bizi izan dituzten pertsonen lekukotzak jaso zituen: Batetik Palestina eta Israeldik etorritako Ali  Abu Awwada eta Aron Barneak hartu zuten parte, Parents Circle - Families Forum senideen elkartekoak. 1995ean sortu zen elkarte hau, Osloko Bake prozesua garatzen ari zen unean, eta 500 famili israeldar zein palestiniarrek parte hartzen dute bertan: Ekialde Hurbileko gatazkan lehen mailako senideak galdu dituztenak .  AARON BARNEA. Israeldarra, Parents Circle - Families Forum elkarteko Nazioarteko ...


Maiatzean aulkiz osaturiko biribil honek 3 urte bete ditu. 2007ko maiatzean ekin genion ekimen apal baina emankor honi, bakeari bidea egiteko herritarrok abiarazi genuen ekarpen txiki honi. Ordutik hona, herri ekimen autonomo hau 70 alditan baino gehiagotan gauzatu da Bulebarrean. Denbora honetan zehar, 40 pertsona baino gehiago aritu gara esertzen biribilean jarritako aulkietan, isiltasunaren indarrari esker adieraziz urte asko dituen gatazka baten parte sentitzen garela eta gatazka gizatiartzea eta indarkeria-ezaren aldeko baliabidean bideratzea nahi dugula, hitzaren, elkarrizketaren e...


Azken aldiz hemen bildu ginenetik nahigabez bete gaituzten gertakari asko bizi izan ditugu: indarkeria berriz ere;  heriotzak; leherketak; triskantza handiak;  mehatxuz betetako adierazpen eta mezuak, alde batetik eta bestetik; hain  maite dugun Txema Auzmendi tartean izanik are eta mingarriago zaigun epaiketa zorrotzen iragarpena etab.   Elkarrengana gerturatzeko eta elkarrizketarako keinurik txikiena ere ez. Aspergarria litzateke benetan, izugarria  ez balitz.   Eta bakea zer? Eskubide osoz aldarrikatzen dugun bakea noiz?   Horrenbeste urteren ...


Itxaropenaz

eginbideabakeari 1456132057449 egin bidea bakeari | 2009-07-18 23:32

Mattinen hitzak, uztailaren 16ko elkarretaratzean: Toki askotan, eta hemen ere bai, noiz edo noiz, erdera hutsez egiten da errazago zaielako, denbora gutxi dugulako, edo denek ulertzeagatik… Nik hiru arrazoi horiexengatik euskara hutsez egingo dut: errazagoa zaidalako, euskara behar den tokian jartzea presakoa zaigulako (ez dugu galtzeko denborarik), eta denek ulertzeagatik euskararen egoera nolakoa den, zer pentsatua emateko; honek ere zeresan handia du gatazkarekin eta bakearekin. Hau esanda:   Gure gizarteko egoera honek desesperantza eta etsipenera bultzatzen du; nik nolabaite...


Duela hilabete pasatxo hil zen Mario Benedetti, 88 urteko idazle uruguaiarra, oso ezagun eta maitatua bere bizitzan eta lanetan erakutsitako konpromisoagatik.    Azken garaiko liburu baten pasarteak irakurri genituen ekainaren 18an:   El secreto de la salvación   En las primeras líneas de este escrito, yo me preguntaba: ¿qué les queda por probar a los jóvenes en este mundo de paciencia y asco? (…)   Basta con recorrer página a página los periódicos de aquí y allá para comprobar lo que el mundo actual ofrece a los jóvenes (…)   La actitud de los mayores ...


Bi urte igaro dira dagoeneko hemen biltzen hasi ginenetik.  Ia 50 aldiz eseri gara hemen, eguraldi onarekin eta txarrarekin, nahiz aste egun nahiz jai egun izan, gure isiltasunarekin beti eskaera bera ozen aldarrikatzeko: “Eseri daitezela eseri behar dutenak ”. Era baketsuan “Bakeari bidea egiteko”.   Gure ekimena pertsona gehiagotara eta Euskal Herri osora zabaltzea nahi genuke, baina, zer egin dezakegu? Kostata bada ere, denbora honetan, iraun arazi diogu piztuta orain bi urte piztu genuen argitxoari.     Luzerako izan daitekeela badakigu. Itxaropena galdu gabe, beha...


eginbideabakeari 1456132057449

2007 urteko maiatzaren 17an lehen aldiz egin zen aulkiez osatutako borobila Donostiako bulebarrean, isilean; urte askotan hamabostean behin, hilabetean behin azkenaldian. Helburua: bakea nahi zutela adierazi eta erantzukizunak zituztenek bake-prozesu bat irekitzeko berriz ere eseri behar zutela aldarrikatu. 2012ko maiatzaren 3an eman zitzaion amaiera ekimenari.

AZKEN ZITA ETA AGURRA 2012ko MAIATZAK 3, 20:00

Kategoriak

Edukiak