Ez, horrela ez!
Azken aldiz hemen bildu ginenetik nahigabez bete gaituzten
gertakari asko bizi izan ditugu: indarkeria berriz ere; heriotzak; leherketak; triskantza
handiak; mehatxuz betetako adierazpen
eta mezuak, alde batetik eta bestetik; hain
maite dugun Txema Auzmendi tartean izanik are eta mingarriago zaigun
epaiketa zorrotzen iragarpena etab.
Elkarrengana gerturatzeko eta elkarrizketarako keinurik
txikiena ere ez. Aspergarria litzateke benetan, izugarria ez balitz.
Eta bakea zer? Eskubide osoz aldarrikatzen dugun bakea noiz?
Horrenbeste urteren ondoren, horrela ez dugula bakerik
lortuko oraindik ez dugu dirudienez
ikasi.
Kaska gogorrak gera benetan.
Guk, indarkeria uzteko, elkarrizketaren bidez, denon artean,
konponbidea bilatzen saiatzeko eskatu asmoz esertzen jarraituko dugu hemen,
alferrikakoa dela badirudi ere.
2009-08-06
Testu honetan "Egin bidea bakeari" ekimenean hasieratik parte hartu duen Txema Auzmendiri egiten zaio aipamena, Egunkaria Auzian auziperatua. Zorionez, 2010 apirilaren 12an Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen auzipetu guztiak.
Informazio gehiago: http://egunkaria.info
Iruzkinak
Utzi iruzkina: