EKAINAK 10: PALESTINA, ISRAEL ETA IRLANDAKO LEKUKOTZAK
Ekainaren 10ean aulkien borobilak herri ezberdinetan gatazkaren eraginak bizi izan dituzten pertsonen lekukotzak jaso zituen:
Batetik Palestina eta Israeldik etorritako Ali Abu Awwada eta Aron Barneak hartu zuten parte, Parents Circle - Families Forum senideen elkartekoak.
1995ean sortu zen elkarte hau, Osloko Bake prozesua garatzen ari zen unean, eta 500 famili israeldar zein palestiniarrek parte hartzen dute bertan: Ekialde Hurbileko gatazkan lehen mailako senideak galdu dituztenak .
AARON BARNEA. Israeldarra, Parents Circle - Families Forum elkarteko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna da. Bere semea israeldar soldadua zen Libano hegoaldean hil zenean.
ALI ABU AWWAD. Palestindarra Parents Circle - Families Forum elkarteko proiektuen arduraduna da. Lehendabiziko Intifadan berea ama eta anaiekin batera atxilotu zuten eta 4 urtez israelgo presondegi batean eduki zuten. Israeldar soldaduek bere aniaa Yousef hil zutenean sartu zen Parents Circle - Families Forum elkartean.
Israel eta Palestinako Agintaritza Nazionaleko lurretan egiten dute lan, eta bi aldeek bake akordio bat sinatzen dutenerako komunitateen artean adiskidetzea susuatu nahi du.
Irlandatik beste behin ere Pat Magee etorriko zen:
PAT MAGEE Belfasten jaio zen, IRAko ekintzailea izan zen eta bizitza osorako zigor pare bat jaso zituen. 1999ko Ostiral Santuko Akordioak sinatu ondoren amnistiatua izan zen, gartzelan 13 urte pasa eta gero. Ondoren bakearen aldeko lanean murgildu zen.
Pat Magee Jo Berryrekin elkarlanean aritzen da: Jo-ren aita, Sir Anthony Berry, IRA-k Brighton-eko Hotelean egindakoa tentatuan hil zuten, Tory-en 1984ko Konferentzian: une horretan Jo ordurarte ezezagun zitzaion gatazkaren barruan sentitu zen, eta ordudanik "sendaketa" prozesuan sentitzen da eta bakearen aldeko lana egitenm du. 2000 urteko azaroan Pat Magee ezagutu zuen, bere aitaren heriotzaren arduradunetako bat. Jo "Building bridges for peace" eta Bakearen Aldeko Sarea elkarteetako arduradun da.
Pat eta Jo-k azken 9 urtetan gartzeletan, eskoletan eta unibertsitateetan egon dira hitz egiten, eta baita bakeari buruzko topaketetan ereconferencias sobre paz, orain dela gutxi Erresuma Batuko Ganbera Baxuan eta orain dela astebete Tutu Artzapezpikuarekin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: