AULKIEN ZIRKULA,AZKEN DEIALDIA
Kaixo lagunok
2012ko Maiatzean bost urte beteko dira Donostiako Bulebarrean aulkiez osatutako gure borobiltxoa sortu genuenetik. Azken hilabeteotan, bilerak eta kalean egoteko saiakerak egin izan ditugu eta azkenean martxoan egindako bileran ekimena bukatutzat ematea erabaki genuen.
Beraz, datorren astean, maiatzak 3an, ostegunean, arratsaldeko 8etan Bulebarrean esertzea erabaki dugu berriz ere, oraingo honetan herritar ekimen honen azkenengo elkarretaratzea egiteko.
Horrexegatik, oraingoan ere gurekin esertzera gonbidatu nahi zaitugu, igarotako uneak eta bakoitzaren hausnarketak, mezuak, sentipenak, irakurketak... elkarrekin partekatzeko (mikrofonoa zabalik egongo da) eta askoren gozotasunean hurrengora arte aurrez aurre esateko. Bertan ere taldeak egindako balantzearen laburpena partekatuko dugu guztiokin.
Sarea mantenduko dugu eta beharrezkoa denean Bulebarrean berriro topatuko gara.