egin bidea bakeari

berriro eser daitezen eseriko gara hemen

Bake parternalista ez da bakea. Justizi gabeko pake santua. “Hobe isilik egotea” hainbeste urteetan bizi izan ohi dugun bezala, ez da bakea. Bake autoritarioa, ezta ere.   Ez naiz konformatzen sentitzen ez naizena derrigortzen nauen bake legeztatu baten barnean. Hor ez naiz bakean sentitzen.Halere sometitu egiten naiz, bizitza bakarra dugula jakitun.   Hitza besterik ez dut libre eta bera darabilkit.Pentsakizuna besterik ez dut libre eta hark narama.   Ez naiz probokazioan erortzen gure herriari eta niri komeni ez zaigulakoan. Nire disidentzi...


DIARIO VASCOEl círculo de sillas por la paz cumple dos añosNOTICIAS DE GIPUZKOALa iniciativa 'Abramos camino a la paz' reúne a medio centenar de ciudadanos en Donostia


2009ko ekainaren 4ean, "Egin bidea bakeari" Donostiako Bulebarreko aulkien zirkuluaren ekimena martxan jarri zela bi urte bete dira Talde irekia eta anitza osatzen dugu "Egin bidea bakeari" izeneko ekimena abia arazi dugunok eta gero eta irekiago izaten saiatzeko asmoa dugu, bakeari bidea denon artean egin behar diogula uste baitugu.Indarkeriarik gabe; hitza, elkarrizketa eta parte-hartzea erabiliz gure gizarteko gatazka konpondu eta bakea eginez joan nahiak biltzen gaitu.Ekainaren 4a  hileko lehenengo osteguna dugu, eta berriz ere Donostiako Bulebarrean bilduko gara arratsaldeko ...


Bulebarreko topagune/espazio biribil honetan biltzen garen pertsonok gure herrian bakeak aurrera egitea nahi dugu. Elkarrekin bakean bizi nahi dugu. Halaxe nahi du gure gizarteak. Ez dugu nahi datozen belaunaldiek egungo indarkeria adierazpen hauek jaraunsterik. Gure adierazpideak biribilean ipinitako aulkiak eta isiltasunaren indarra dira. Gatazka luze bateko parte sentitzen gara eta konponezin hori gizatiartu egin nahi dugu, indarkeria gabeko bideetatik zuzendu, hitza, elkarrizketa eta parte-hartzea erabiliz. Herritarron ekimen apal honen asmoa elkarrizketa bultzatzen duten beste ahalegin...


eginbideabakeari 1456132057449

2007 urteko maiatzaren 17an lehen aldiz egin zen aulkiez osatutako borobila Donostiako bulebarrean, isilean; urte askotan hamabostean behin, hilabetean behin azkenaldian. Helburua: bakea nahi zutela adierazi eta erantzukizunak zituztenek bake-prozesu bat irekitzeko berriz ere eseri behar zutela aldarrikatu. 2012ko maiatzaren 3an eman zitzaion amaiera ekimenari.

AZKEN ZITA ETA AGURRA 2012ko MAIATZAK 3, 20:00

Kategoriak

Edukiak