2. URTE BULEBARREAN

eginbideabakeari 1456132057449 egin bidea bakeari | 2009-06-03 18:44

2009ko ekainaren 4ean, "Egin bidea bakeari" Donostiako Bulebarreko aulkien zirkuluaren ekimena martxan jarri zela bi urte bete dira
 
Talde irekia eta anitza osatzen dugu "Egin bidea bakeari" izeneko ekimena abia arazi dugunok eta gero eta irekiago izaten saiatzeko asmoa dugu, bakeari bidea denon artean egin behar diogula uste baitugu.

Indarkeriarik gabe; hitza, elkarrizketa eta parte-hartzea erabiliz gure gizarteko gatazka konpondu eta bakea eginez joan nahiak biltzen gaitu.

Ekainaren 4a  hileko lehenengo osteguna dugu, eta berriz ere Donostiako Bulebarrean bilduko gara arratsaldeko 8etan. Oraingo honetan, bi urte hauetan zehar izandako esperientziaren balantzea egin nahi dugu, gurekin esertzen diren 70 partaideekin batera. Horretaz gain, Amaia Zubiria eta Nestor Basterretxea  izango ditugu gurekin.
 
Esertzen gara, ez jarrera pasibo bezala, baizik eta eseri behar direnei gure eskaera luzatzeko. Eser daitezela eskatu nahi diegu, horrela gure arazo nagusiari aurre egingo dion konponbidea irekitzeko; hau da, gure gizarteak bizi dituen bake ezari eta elkarbizikidetza normalizatu ezari bukaera emateko.

 Jakin badakigu elkarrekin egin beharreko bidea luzea dela eta zailtasunez josia dagoela. Gure aldetik hileko lehenengo eta hirugarren ostegunetan biltzen jarraituko dugu. Beraz, pertsona desberdinez osatutako aulkien zirkulo honetan, herritar oro gurekin esertzera gonbidatu nahi dugu. Zenbat eta gehiago bildu, hainbat eta hobe.

 Egin bidea bakeari ekimenaren bultzatzaileak
eginbideabakeari@gmail.com


Utzi iruzkina: