Amaia Zubiriaren hitzak, ekainaren 4ko eserialdian.
Bake parternalista ez da bakea.
Ez naiz konformatzen sentitzen ez naizena derrigortzen nauen
bake legeztatu baten barnean.
Hitza besterik ez dut libre eta bera darabilkit.
Ez naiz probokazioan erortzen gure herriari eta niri komeni
ez zaigulakoan.
Koldar naiz eta dastatuko minaren, Pozoiaren beldur. Ihesle.
Sikiera sentituko banu nire bizitza emateak ukatutako herri bati bere arima
itzuliko liokeela...
Kromañonei bezala kromletx borobilaren gerizpean babesten
gaituela sinetsi nahi dut eta honek bakea sortzen dit.
Amaia Zubiria
Aurreko hitzez gainera, bi kantu entzuteko zortea izan genuen bertaratu ginenok: "Nabil" eta "Xoxo beltza". Esker mila, Amaia!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: