Kategoria: machi
Ez dauka beste izenik. La Tortuga de Darwin eta Carmen Machi, nahasketa ezin hobea. Larunbat ilun, luze eta aspergarria aurreikusten zen aurrekoa. Bilboko kale luze eta zikinetatik bueltaka Arriagako ateekin egin nuen topo. Harrituta geratu nintzen atean zain zegoen jende guztia ikustean. Zer egingo ote dute hauek hemen? Zein obra estreinatzen da? Ia pentsatu gabe eta plan hobeagorik ez zegoela ikusita, ilaran jarri nintzen neu ere. Eskerrak. Urteetan ikusi dudan antzezpenik onena izan zen hura. Indarrik gabe hasi zen La Tortuga de Darwin lana, baina berehala harrapatu ninduen eta txi...