Pasilloetan galduta

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-07-26 10:36

Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Jaime Altunak ikerketa plazaratu du azken Hausnartu sarietan eta bigarren geratu da.Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntza mudantzak nerabezaroandu izenburua bere lanak. Nerabeek zer esaten duten euskarari buruz asko interesatzen zaidan gaia da. Izan ere, nerabeek ez dute gezurrik esaten (gezur sozialak, behinik behin). Nerabeek beste inork baino hobeto usaintzen dute jendartean nagusi diren joerak, jendartean nagusi diren lurrazpiko bidezidorrak. Jendartera moldatzea dute langintza potoloena nerabeek, nabarmenduz eta transgr...


Ez-lekuak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-05-30 08:25

Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Ez-leku dira gure mapen koordenatuetan kartografiatzen ditugun gune asko, ez-leku euskaraz aritzen garenontzako. Beste gune batzuk, ordea, arnasgune. Joshua Fishmanek asmatu zuen azken termino eta kontzeptu hori (physical breathing space originalean), eta Mikel Zalbidek gurera ekarri arnasgune bezala. Ordutik urte batzuk pasa dira eta berbak bere bidea egin du. Gaur egun, euskalgintzan edo euskal soziolinguistikaren esparruan oso berba erabilia da horixe. Nik ere erabili dut, askotxo aukeran (nire blogean 22 artikulutan agertzen da), baina berbare...


Erakartze teoriak

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-05-23 08:47

Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Natur zientzien alorreko metaforak jendarte gaietan erabiltzea ariketa arriskutsua da oro har. Izan ere, natur zientzietako metaforek naturan dute sorburu, eta gizakion arteko harremanetara ekartzean beti arriskua dago. Arriskua gizakiok aukeratu ahal dugulako, agentzia dugulako (mugak muga), eta arriskua gizakion arteko harremanak aldakorrak eta askotan iragartzeko zailak direlako. Baina, tira, erabili erabiltzen dira. Horien arteko bat ekarri nahi dut hona: erakartze teoria, hain zuzen ere. Teoria horren arabera, labur-labur eta argi utzita ez de...


Arau sozialak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-05-16 17:53

Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Arau sozialak gora, arau sozialak behera aritzen gara askotan soziolinguistika mikroaren aldekook. Baina zer demontre dira arau sozialak? Arau sozialak jendartean dauden arau inplizituak dira, idatzi bakoak. Eta arau horiek portaera bat ohiko bihurtzen dute, portaera bat behin eta berriro errepikatzea dakarte. Baina hori zelan egiten da? Arau horiek (beste edozein arauren antzera) zigorrak eta sariak ekarri behar dituzte. Hau da, talde bateko kideek besteengandik portaera bat espero dute eta, portaera hori gertatzen ez bada, zigorrak aplikatuko dit...


Azken iruzkinak