Fazil? ke ba, ederki kosta zait ditxosozko argazki hau sartzea. Lacallek aski erraz egiten zituen lanak baina. Tira!!!Arantzak puntadunak dira. Ikonoak jolaserako ezin aproposagoak. Artea nonahi egon daiteke. Bi begirada, bi txapel eta erdian Oteizaren tontorra, han Arnatzazun. Julen eta Juanga dira, eguna eta gaua bezala baina beti elkarrekin. Argazki hau modu askotara uler daiteke. Artea, ikonoak, arauak, umeak, kultura ezberdinak, ama, semea, laguna. Eta askotan hezitzaileoi ahaztu egiten zaigu gauza berak mila ikuspegi dituela. Mila begirada. Mila kontu. Milaka esanahi.Argazkiak.org | o...
Irakasleok hezitzaile behar omen dugu. Belarriak beti erne. Joserra Gartziari irakurri diot pedagogiaz bakarrik arduratzen dena ez dela irakasle ona izango. Handik eta hemendik jasotzea komeni dela, ataka ezberdinetatik onik aterako bagara. Zer esanik ez, ikasleengandik beraiengandik ere asko ikas dezakegula eta ikasi beharko genukeela. Jakintzak mota askotakoak dira ordea, ikasi bugun moduan. Argi dagoena da jakintzaren eremu zabalean oso txikiak izanik, gure apurra ereiten saiatu beharko ginatekeela eta hori benetan da zaila. Baina abisua eman ziguten: nadie dijo que fuera "faz...
Gaur okurritu zait klasean askatasunaz hitz egitea. Ikasleengana hurbildu, elkarrekin eseri eta askatasunaz ausnartu. Ilusioetaz, gure ametsetaz, eta orduan esan didate txori eta lilien kantaria hil dela. Orduan, abesti bat jarri dugu. Bere kanturik entzunenetakoa. Kantu horrekin jaio ginen batzuk eta nekeza egingo zaigu haren heriotza. Mikel Laboak erakutsi baitzigun hegoak ebakitakoan gurea izango zela, baina txoria izateari utziko ziola. Kantu hau gaurko klasea girotzeko ezik, gure herri zahar, eta zaildu honi dedikatu nahiko nioke. Eta zergatik ez? Eskoriatzan astero buruatabihotza ikas...
Josebaren klaseetan hainbat aldiz komentatu dugun bezala, gu gure zilborrari begira bizi gara, benetan errealitatean dagoen egoerari kasurik egin gabe. Klaro gu ondo bizi garen bitartean?Beste egunean aldizkari batean 100 pertsonako herrixka bat izango balitz mundua nola banatuta egongo zen azaltzen zuten eta interesgarria iruditu zait. Honela zioen:- 100 etik 57 Asiakoak izango ziren eta 21 Amerikarrak (Ipar edo hegoaldekoak). 20 Chinatarrak izango ziren eta 17 Indioak.- 52 emakumeak- 48 gizonezkoak- 30 zuriak izango zien eta 70 ez.- 70 ez ziren kristauak izango, beraz 30 bai.- Herrixkaren...
Sir Ernest Rutherford, padre de la física nuclear y Premio Nobel de Química en 1908, solía contar la siguiente anécdota: “Hace algún tiempo, recibí la llamada de un colega. Estaba a punto de poner un cero a un estudiante por la respuesta que había dado en un examen de física, pese a que éste afirmaba con rotundidad que su respuesta era absolutamente acertada. Profesores y estudiantes acordaron pedir arbitraje de alguien imparcial y fui elegido yo. La pregunta del examen era: Demuestre como es posible determinar la altura de un edificio con la ayuda de un barómetro. La respuesta del estudia...
Publiko zein pribatu izaerak mugatzen al du hezkuntzaren askatasuna? 2008ko azaroaren 15a, Alberto Handiaren Eguna, (aurtengoan 13an ospatua) arlo zientifiko-teknikoko promozioa merkaturatzeko egun aproposa! Beste muga askoren artean, hezkuntzaren askatasuna baldintzatzen duena erakutsi digu beste behin Iñako errektore txit gorenak! Bera bai merkaturatua! Merkaturatua, lotua, presoa, inguratua...industria, enpresa, beharrak asetu, merkatu, garapen, I+D+I hitzez hormari josia, ihes egiteko aukerarik gabe! Izan ere, dirua non menpekotasuna han. Nola liteke hezkuntza askea, sistemaren behar en...
hara freirek zabaldutako ideia batzuk:heziketa da gizakiak besteekin komunikatuz gizartea aldatzeko egiten duen ekintza. Ez dago heziketarik komunikazio barik. heziketa ez da maixu batek emandako, inposatutako informazioa bereganatzea modu pasiboan. ikaslea ez bada gauza ikasitakoa errealitatearekin kontrastatzeko, zalantzan jartzeko, kritikatzeko ez da librea izango; eta beraz, pertsona alienatua izango da. Heziketak pertsonak askatzeko balio behar du. Baina, norberak besteen laguntzarekin, elkarlanean topatu behar du bide hori. Ezin gara espektadoreak izan. Irakaslea ikaslea da eta alder...
aupa lagunak: ikusten duzuen moduan fin -fin hasi naiz beharrean larunbat lanbrotu eta triste honetan. goizak mendira joateko be ez du ematen eta... niretzako tortura den blogen mundu honetan murgildu naiz. freireri buruz zeredozer esateko eskatu dit maixuak eta agindua betetzera natorkizue. etxean hiru liburu topatu ditut: -"La educación como práctica de la libertad". -"Cartas a Guinea-Bissau. Apuntes de una experiencia pedagógica en proceso"-¿Extension o comunicación?. La cocientización en el medio rural" Beste bat be bai,...
Kaixo, Leire naiz, azkenean nik jarriko dut Josebak agurtzeko jarri zigun Drexlerren abestia, horrela nik ere nire zatitxoa jarri dezaket blogean. Hori bai, arazo tekniko bat izan dut deezerrekin ez baitzait guztiz kargatzen eta ezin izan dudanez abestia beste gune batean abesti formatuaz aurkitu nik ere bideoa jarriko dut. Espero dut gustoko izango duzuela eta abestiaren letra gozatuko duzuela, ederra da ta!
Historia kontatzen hastea ez da lan erraza. Segun zein betaurrekoekin hasi eguna, egunaren joanean jasotako argi izpiek kolore diferentekoak suertatzen nonbait. Eta gu egunero zintzo-arraio koloretako betaurrekoak jantzita joaten ginen Josebaren klasera, Txano Gorritxo bezala, otarra handi eta zulatu batekin amamari apunteak eramatera. Eta harek: "para que haya una cara A, tiene que haber una B. La alternacia es la madre de toda la vida, belleza y señal". Dena perspektiba kontua zela. Eta harek que llevaba gure irribarrea como bandera y que sea lo que sea. Eta guk haserran deus ulertzeko ga...