Ainhoari gutuna (II)

buruatabihotza 1456131746471 buruatabihotza | 2008-12-09 13:58

Irakasleok hezitzaile behar omen dugu. Belarriak beti erne. Joserra Gartziari irakurri diot pedagogiaz bakarrik arduratzen dena ez dela irakasle ona izango. Handik eta hemendik jasotzea komeni dela, ataka ezberdinetatik onik aterako bagara. Zer esanik ez, ikasleengandik beraiengandik ere asko ikas dezakegula eta ikasi beharko genukeela. Jakintzak mota askotakoak dira ordea, ikasi bugun moduan. Argi dagoena da jakintzaren eremu zabalean oso txikiak izanik, gure apurra ereiten saiatu beharko ginatekeela  eta hori benetan da zaila. Baina abisua eman ziguten: nadie dijo que fuera "fazil".


Utzi iruzkina: