Ainhoari gutunak

buruatabihotza 1456131746471 buruatabihotza | 2008-11-14 17:56

Historia kontatzen hastea ez da lan erraza. Segun zein betaurrekoekin hasi eguna, egunaren joanean jasotako argi izpiek kolore diferentekoak suertatzen nonbait. Eta gu egunero zintzo-arraio koloretako betaurrekoak jantzita joaten ginen Josebaren klasera, Txano Gorritxo bezala, otarra handi eta zulatu batekin amamari apunteak eramatera. Eta harek: "para que haya una cara A, tiene que haber una B. La alternacia es la madre de toda la vida, belleza y señal". Dena perspektiba kontua zela. Eta harek que llevaba gure irribarrea como bandera y que sea lo que sea. Eta guk haserran deus ulertzeko gauza ez izaki. Ainhoari lehen gutun hau amitu baino lehenago, Jaioneri eskatu nahiko nioke, Drexler-en abesti hura, Josebak agur esateko jarri ziguna, jartzeko.


Utzi iruzkina: