Freire

buruatabihotza 1456131746471 buruatabihotza | 2008-11-18 22:15
2

hara freirek zabaldutako ideia batzuk:
heziketa da gizakiak besteekin komunikatuz gizartea aldatzeko egiten duen ekintza. Ez dago heziketarik komunikazio barik.
heziketa ez da maixu batek emandako, inposatutako informazioa bereganatzea modu pasiboan. ikaslea ez bada gauza ikasitakoa errealitatearekin kontrastatzeko, zalantzan jartzeko, kritikatzeko ez da librea izango; eta beraz, pertsona alienatua izango da. Heziketak pertsonak askatzeko balio behar du. Baina, norberak besteen laguntzarekin, elkarlanean topatu behar du bide hori. Ezin gara espektadoreak izan. Irakaslea ikaslea da eta alderantziz.
  

gema

gema 2008-11-20 11:23 #1

Zer ederra, Freireren teoria. Joan den astean martxan jarri nuen gai bat klasean, eta denon artean landu genuen. Azken egunean taldeka jarri eta zer ikasi zuten galdetu nien, zenbat gauza ikasi zuten galdetu nien, alegia, eta ezertaz ere ez zirela jabetu gure neskak. Zorigaiztoa halakoa denon artean egin eta gero, nada, ez zutela deus ere beraganatu. Nola demonio hautsi ote daitezke betiko bideak eta ohiturak irakaskuntzan, zuei zer iruditzen?

Xabier Arregi

Xabier Arregi 2009-01-26 18:15 #2

Kaixo guztioi:

Aspaldian ez duzuela nire berri ezta? Beno, ba hemen nago. Mundu birtualetik aurrez aurrekora bidea eginez. Gaur hemen eta bihar,zuekin, aurrez aurre!!!

Zuen blogaren berri baneukan, baina oraindik ere ezer idatzeke. Bestalde, ez dakit nola kudeatzen ari zareten eta baimen kontuak nola dauden. Hala ere, eta blogaren hariari helduz (burua eta bihotza) hona hemen nire ekarpen xumea.

Zergatik ez Montessori, Freireren ordez? Eta zer moduz PBL-a erabiliz? Zer dio Ausubelek guzti horretaz? .. Ez dugu inoiz erabat jakingo zein den bide aproposena ikasleekin aurrera egiteko, ez bada modu esperimentalean zerbait berezia antolatzen badugu. Hala ere, ahalegin horretan ezinbestekoa da lanean ari zaren taldean konfidantzazko giro sortzea. Eta konfidantzazko giro hori lau zutabeetan oinarritzen da: zintzotasuna, bakoitzaren erantzukizuna, besteen gaitasunen aitortza eta besteekiko sentiberatasuna. Nola egiten da hori? Nik ez dakit. Hala ere, badakit bide batzuk antzuak direla.

Ondo izan

OHARRA: Bideo bat sartu nahi nuen baina ezin izan dut. Agian, zuen baimena behar dut?


Utzi iruzkina: