Orain uste dut badakidalazergatik eramaten ninduzunhain maiz museora: Erakutsi nahi izango zenidan,nonbait,ez dagoela edertasunaren jabe izaterikaberats okitua izan gabe,bestela ez baita zilegiizaki ederrakhatzamarrez ukitzea; haien ondoan ibiltzearekinkonformatu behar garela,begi soilez urrundik ferekatzearekin,alegia. Bai,horixe nahi izango zenidanerakutsi,nonbait,baina ikasle txarra nauzueta ezin izan nuendeusik ere ikasi...Luigi
Bille Augusten filmaren pasarte ederra.
Hilaurrenean zegoelaizandako amodio, maitale eta amorante guztien irudiak burutik pasatzen hasi zitzaizkionbanan-bananflashak balira bezala.Konturatu zenirudi guztien arteanmutil bi zeudela,eta aukeratzen jakin ez izanaz damuturik edooleazioa ematen ari zitzaion apaiz gaztearimusu bat emaneta hil egin zen.Lodinowsky
Esaiozu ezkonduta nagoelaseme-alaba biren aita zoriontsua naizela.Esaiozu amorantea ere badudalaeta udaldirako apartamentua kostaldean.Esaiozu hala ere egunero… ezbaina askotangomutatzen naizela berazeta kafetegi berrian geratu behar dugulaaspaldiko kontuezhitz egiteko.Lodinowsky
Teruelgo frontean erreketeekin Durangoko Margaritak ageri dira argazkian (Anita Soloaga izenekoa makurtuta). Argazkiak.org | Durangoko margaritak © cc-by-sa: garagarra Argazkiak.org | Durangoko margaritak © cc-by-sa: garagarra Margariten berri jakin nahi duenak beste toki honetan duke, esaterako, zer ikasia.
Jose Garcia etxaurrean egoten da jesarrita, eta urrundik hain bizigabea ematen du, inguru guztira absentzia uhinak barreiatzen dituela ematen baitu. Aho parean ispilua jartzeko gogoa etor dakioke zintarrian geratu eta begira geratzen zaionari, bizirik ote dagoen egiaztatzeko. Nik badakit oraindik bizirik dagoela, eta hala ere lehenaldia erabiltzeko grina izaten dut berari buruz hitz egiten dudanean. “Bizitza nire etxe aurretik pasatu zen, eta alde egiten utzi nion”, esaten dit nigana hurbilduta, zigarroaren keaz bezala damu-eraztunak jaurtiz bere barrenetik. “Nire bizitzako malabarism...
Aleazio hagunak i-pooda eta wiia dauzkat olerki hipoalergeniko bat egiteko.Lodinowsky
Babarrunak, taloak eta txuletak janez gure aitak 300 kiloko harria jaso zuen. Jogurta, platanoa eta esne bitaminatuarekin 320koa jaso dut nik. Semeak umeboshiak hartzen ditu eta 350era iritsiko da laster. Eta beti, belaunaldiz belaunaldi, familiakoren bat geratu izan da tabernako barrari helduta maitasunaren gorabeherak direla eta lepoan 500 kiloko aingura kendu ezinik.Lodinowsky
Atean zure ezizena irakurriko duzu: Dominique Amnesia. Eta sartu egingo zara. Ezerezetik sortua bezala, basamortua topatuko duzu atearen bestaldean. Oinez hasiko zara hondar-muino amaigabeetan, baina urrats bakoitzeko apur bat hondoratuko zara. Lehenengo belaunetaraino, laster gerriraino, ondoren bularretaraino. Eta hondoratze hori amaren sabelera bueltatzea bezalakoa izango da, beroa eta umela. Harea ahoan sartuko zaizu, sudurrean, belarrietan. Gero, jaustearen sentsazioa, mendea lako denboran amiltzen igarriko duzu zeure burua, baina hain arin pasatuko da, begiak zabaldu orduko beste toki...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik