Txistu y Tamboliñ

Crispulo Cabezasek heriotzari ihes egin zion. Honela gertatu zen: Heriok, agenda hain betea duen ezizaki horrek, danba-danba jo zuen Crispuloren atean. Crispulo lo zegoen, eta desordu hartan nor ote zebilen ate-joka galdetu zion bere buruari, oraindik loaren lainoak uxatu ezinik. Atea zabaldu eta Herio ikusi zuen,  bere tunika beltz maiztuarekin, bere kodaina ugertu harekin, eta atea zarratzekoa egin zuen. Heriok pauso bat aurrera egin zuen. — Alferrik ari haiz, hire ordua iritsi duk. Nirekin etorri behar duk. Eta Herioren ahotsa trumoialakoa iruditu zitzaion Crispulori.  — Eztarr...


Ni naiz

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-03-29 16:51

Ez naiz gizon zaildua ez eta ausarta ereez eta azeria baino maltzurragoa.Senak gidatuta iritsi naiznaizena izatera.Harro nagobizitzari norabideaetorkizunari zentzuaeta nire buruari sendotasuna ematen ikasi ez izanaz.Lodinowsky


Meliton Perales txingata dago, buruko torlojuak ugertuta ditu. Beralakoei “xelebre” deitzen zaie, baina ez dakit, ez ote genieke “tenebre” esan behar?  Gaur ere hor dago, zapatuero legez, irratia izetuta. Ez dauka pertsokazino makalik! Eta ingurukoek ez diote askorik laguntzen: nolakoa den jakinda, hor ibiltzen zaizkio, ziri eta xaxa. Baina Melitonek ez du horren beharrik, inork burua berotu barik ondotxo daki berak zirkoa egiten. Sei kopa koñak baino ez ditu behar, horixe izaten da neurria. Seigarren insuperablea edaten duenean ez dago berarentzat ezer garaiezinik. Orduan, hauxe da be...


Sebastian Quincoces zoriontsua zen bere dendaren txikitasunean. Ez zuen publizitate kanpainen beharrik: bere dendara botak erostera zetorrena beti bueltatzen zen. Sebastianek gustuko zuen bere arrakasta esaldi batean laburtzea: “Nire botak bumeranak dira”.  Bere sekretua solairuko lauza baten azpian  gordetzen zuen, papertxo batean idatzitza: “Botak izokin koipeaz igurzten ditut. Zahartukeran, beti bueltatzen dira hona”. Sebastian Quincoces, bere dendaren txikitasunean, faraoia sentitzen zen, ondo begiratuta bere espazioa ez baitzen sarkofago batena baino askoz handiagoa.  Ha...


Onofre Valdesek meteorito bat ikusi zuen bere basetxe aurreko soroan jausten. Gosaltzen amaitu zuen lehenago, berarentzat armosuko porritxa baino garrantzitsuagorik ez baitzegoen ezer munduan. Ondoren, meteoritoak eginiko zulora hurbildu eta esan zuen: “Hementxe eraikiko dut nire inperioa”. Zuloan sartu eta gustura sentitu zen, bero-berotan, eta handik barrutik zuloa estaltzen hasi zen. Den-dena estali zuen, eta hala ere hantxe zirauen zuloak, eta argiak, meteoritoarenak. Eta esan zuen: “Hemen nagoenez, Jonas balearen erraietan baino gusturago, osteratxo bat egingo dut, ea zer ikusten dudan...


Telebista ikusi nahi duthipnotizatuta geratu arteespagetiak eta saltxitxak janeta koka-kolaz  tripa upela beteTxistulari-bandaren atzetikjoan nahi duteta zeroa eraman bizkarreanhutsaren hurrengoa naizela esatekozeren ezkerretara jarritako zeroa daramanakhutsaren hurrengoa izateko aukera asko dituzigarroaren kearekinuztai biribilak eginezzoriontsu izango da.Lodinowsky


Juan Jose Lopez lehendakarigaia hauteskunde-kanpainako korrika botogalean ari da buru-belarri, herririk herri, mitinik mitin. Igandean izango dira hauteskundeak, martxoaren batean. Gaur, berriz, martitzen karnabal da, eta igarri egiten da. Areto betean badira mozorrotuak han-hemen. Alaitasuna usaintzen da, euforia giroa. Asteburuko inkestek emaitza onak iragarri dizkiote Juan Jose Lopezi, inoizko onenak, eta seguru sentitzen da. Hain seguru, non gauza izango litzateke aretotik irten, hamar minutuan oinez egin, lehendakaritza ken diezaiokeen beste hautagai bakarra mitina ematen ari den antzo...


Florian Campanas gure osaba da. Gerra denboran desagertu zen, frontean. Hil zutela pentsatu genuen, hainbeste urte igarota haren berririk ez eta. Baina domeka goiz baten Jose etorri zitzaigun, saskigileen familiako mutilzahar hura, meatzeen inguruan Florian ikusi zuela esatera. Berarekin joan nintzen, osabaren argazki zahar bat jakako poltsikoan sartuta, nik ez bainuen osaba Florian ezagutu. Eta bai: hantxe zegoen, meatzeen zulo neurrigabeari so. Pilotari jantzita zegoen, nik poltsikoan nuen erretratuan legetxe. Mamufikatuta zegoen, begirada izarretan galdua.—    Non dago fro...


Erasoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-02-14 19:54

Ez nekien horrenbeste min egiten ari nintzaizunikbota zidan batbatean bekaina zabalikringean ziraldokakrotxetak, gantxoak, jabakzuzen bekainera denakodolak itsuturikodolaz blaiodolustensufrimendua arinduko zidan KOaren zainnire erasotzailearen emaztearekin izandako gaua ahaztensaiatu nintzen.Lodinowsky


Silvio Merluscani ez zen  barraskiloa baino zoriontsuagoa. Sabaitik herraz begiratu zion Petrofactus X.aren gorputzari. Hantxe zegoen, ohean, makinari lotua, koman sartu zenetik gehiago bezala. Zenbat bider pentsatu zuen tutu madarikatu haiek deskonektatzea! Horrela, hamazazpi urte arinago hasitako bidaia amaitu ahal izango luke. Orduan Petrofactus X.a Aita Sainduaren gorputzean bizi zen. Gau hartan dena aldatu zen arte: buruko mina sentitzen hasi zen, buruko min jasanezin hura. Eta bat-batean, argi urrun hura, hain erakargarria, hain beroa. Kubricken filmean legez sentitu zen, argi ha...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210