Txistu y Tamboliñ

Federica Victoria printzesa nerabea zen, Bonbon & Burbon errege familiako hirugarren alaba ofiziala, esan nahi baita ama-erreginaren umetokian ekoitzia zela, hots, erregintzari dagokion kalitate labekoa. Bazuen neba bat, txikiagoa: Froilan de los Toros Santos. Eta txikiagoa izanagatik, huraxe zen koroagai bakarra, pitilin-mingilin hura, Federica Victoriak “nire ameba” izendatzen zuena. Bai, Federica Victoriak bazekien tronua berarentzat urrutiko intxaur ustela zela, pipi kaka hutsa. Hortik ote zetorkion monarkiafobia alimale hura? Ezkutuan gordetako bere familiarekiko gorrotoak noizbait...


Salvador Lorca, bigarren belaunaldiko hildakoa, Richard Serraren denboraren materiako labirinto herdoilduan halako mozkor artritiko-artistikoak eragindako desoreka emozionalez zipriztinduriko abiada eliptikoan zihoan, titaniozko tenplu haren erraldoitasunean zirrara mistiko-turistikoan atoian doan botila mezugabearen antzera, ahots batek bere pentsamendu asteriskoz beteen zurrunga desafinatua eten zuenean.  —Egia izango banintz, amets merkeak egingo nituzke, orrazirik behar ez duten horietakoak. Salvador Lorca, oihanean galdutako arbola eroriaren urgentziaz, ahots glaziar haren dardari...


Hermogenes Folgoso Biblia ilustratu batetik erauzitako pertsonaia izan zitekeen, eta ez bakarrik izenagatik: itxura ere biblikoa zuen, Itun Zaharra oraindik idatzi barik zegoen garaikoa. Noeren ontzi-mutila izan zela esaten zigun, ea zenbat urte zituen galdetzen genionean. Eta guk sinistu. Bere ardandegiaren iluntasunak horretara bultzatzen gintuen: han barruan denborak basakatu disekatua zirudien.   Gomutetan bizitzea ez da ona. Hala ere, nire pentsamenduak ardandegi hartan kateatuta daude, ozpin bihurturik. Batzuetan saiatzen naiz pentsatzen hura guztia ez zela ger...


Alexandr Nikolaievich Oparin, Guggenheim museoa bisitatzera zihoala, laprast egin eta atzerantz jausi zen. Kaskarreko mandoa hartu zuen Bilboko baldosa ospetsu haien kontra. Han etzanda, zintarri bustian zen bestean luze, indarge sentitu zen, enul, eta halako egonezin deseroso batek inarrosi zuen. Gero, etxetresna elektriko zahar bat betiko deskonektatzen duten moduan, gorputzaren energia nola deuseztatzen zitzaion sumatu zuen, eta txistu desatsegin hura belarrietan. Hura heriotza baldin bazen, eskertu egin zuen bizitzan behin bakarrik hil beharra, hain egoera fauna iruditu zitzaion, hain g...


Celeste Miranda jaio zenean, udaberria hasi zen. Hilda jaio zen, udaberria. Bazirudien neguak Celeste jaio arte itxaron zuela zeruan pilatutako elur guztia botatzeko. Dena egun hartan, udaberriko lehenengoan. Zeru grisari begira, aititak hitz profetikoak ziruditenak esan zituen: —Hegaberek ekarri dute Celeste. Badakizue zer esan nahi duen horrek? Beti urrunera begira biziko dela. Arrainontziko arrainei esan zien, ogi apurrak botatzen zizkiela. Arrainek janariari erreparatu zioten, ez aititaren berbei. Inork ez zien bere berbei jaramon egiten. Horixe uste zuen berak: ahotik hara soinuak elur...


Franz Ribbeck beti dago prest istorioren bat kontatzeko, sos batzuen truke. Haren ondoan jarri naiz, eta txanpon batzuk eman dizkiot. Jendea arin doa kalean gora eta behera. Zintarriak beteta daude ordu honetan, baina inork ez dio Franzi begiratzen: paisaiaren dekorazioaren beste elementu bat besterik ez da, bera eta aurrean duen kapela, nik botatako txanponak baino ez dituena.   —Ez pentsatu beti honela bizi izan naizenik. Ni Bratislavako mamurik famatuena izan naiz. Nire amarrua igarri zuten arte. —Zer amarru?  Ernegaturik legez begiratu dit; ea norako prisarik dudan g...


Angel Agirre

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-05-04 11:37

Angel Agirreren bizitza ez da museo batean sartzen. Bere bihotzean matxinsalto bat bizi da, ez da dudarik. Eta matxinsalto horren manupean, munduan jauzika ibili da: Mont Blanceko kremailera trenaren gidaria izan zen, Almadengo merkurio meatzeetako langilea, Lisboako Cantinho da Paz jatetxeko sukaldaria. Greziako Elefsis hiri industrialean indusketa lanetan ibili zen, petrolio-ontzi hilen artean. Moskun matryoshka tailer batean aritu zen, eta handik aurrera Ural mendiek irentsi zuten. Munduari laurogei buelta emanda, iaz sorterrira bueltatu zen, aspaldiko amets bat betetzera: bere aitita-a...


Samuel Carrillo urduri dago. Abokatuak jesartzeko esan dio. Bulegoa argitsua da, garbia. Hormetan abokatuaren tituluen prozesionaria ikusi du, eta pare bat koadro, gida baten azalpenik gabe ulertzen ez diren horietakoak.   Zure esanetara naukazu, Carrillo jauna.   Samueli hitz egiten hastea kostatu zaio. Oraindik ez daki zer egin behar duen, gizon hari barrenak erretzen dizkion hura kontatu ala altxatu eta lasterka ospa egin. Kontatzeko duena ez baita amama Petraren gatzatu gozoa, ez horixe.  Nire emazteak Gary Cooperrekin engainatzen nau.   Horrela bota dio, braust....


Adan Adan

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-04-21 11:14

Adan Adanek harriturik begiratu du labana sabelean. Odola ikusi du borborka, kamiseta gorritzen. Belauniko jarrita, labanari begira, oraindik ezin du ulertu: lagunik onena da bere aurrean dagoena. Zerk bultzatu du labana hartu eta hitz erdirik esan gabe sast sabelean sartzera? Negarra etorri zaio begietara, min sakonarekin batera. Amorruak eta ulertu ezinak begiak lausotu dizkio, burua bueltaka hasi zaio. Zorabioa sentitu du, botaka egin beharra. Galdera berbera mailuka ari zaio: zergatik? Mailuka giltzetan: zergatik?  Burua eztanda egin beharrean: zergatik? Erraietatik atera zaio oihu...


Zergatik

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-04-03 19:45

Zergatik potorroak itsas labarreko harri horretan pausatzen diraeta ez ondokoan?Zergatik ubarroiakibaiko arbola horretan eskegitzen diraeta ez ondokoan?Bakarrik aizkolariak daki mozten ari den enborra pagoaren ipurdikoa dena.Aizkolariak besoak zabaltzen dituubarroiek eta potorroek egiten duten bezalagaltzarbeko izerdia  sikatzeko.Lodinowsky


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210