Txistu y Tamboliñ

Gola sartuta, Messik telefonoz berbetan dabilelakoa egin du. Kazetariek interpretazioak egin dituzte kirol-tertulietan, zeren garrantzitsuena keinua da, eta ez kirola. Baina zer kazetari dago gure alegiazko telefono-deiak interpretatzeko? Zer tertuliatan arduratzen dira gure keinuez? Ez, gure telefonoek ez dute koberturarik, gure keinuentzat ez dago mikrofonorik. Gure deiak, gure eskariak, gure beldurrak aspaldiko disko-jogailuetan lez dabiltza bueltaka bueltaka bueltaka azken abestiaren osteko isiltasun lakarraren sos-dei alferrak legez bueltaka bueltaka bueltaka orra...


Krispetak

1
txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2016-05-09 18:24

Pelikula hasi eta krispetak jateari ekin zion konpultsiboki. Pelikula bukatu eta argiak piztu zituzten. Krispeta bat kontrako eztarritik sartu zitzaion eta itotzen ari zen ez zegoen ezer egiterik. Aretoa itxi krispetak saltzeko denda itxi eta langileak kanporatu zituzten. Arratoiak jango dituzte lurrean geratu ziren hondakinak dio Artxandako funikularrean dabilen erretretadunak. Lodinowsky


Jaun Kalparzoro (El Señor Garrapataloca) EAEko (Eurdal Antonomia Ezkidegoa) fiskal nagisia (hots: fiskal nagien nagusia) arduratuta zegoen bere buruarekin (zehatzago esateko: bere buruaren dimentsioarekin). Egunean-egunean, bulegoko ispiluaren aurrean plantatzen zenean, handiagoa ikusten zuen, eta buruko ileak gero eta bakanago. Fiskal nagisiak mahai gaineko paper pilei begiratu zien: Iberdrogako dorreak bailiran altxatzen ziren sabairantz. Den-denak On Julius Urkixote EAEko korrejidoreak bidaliak ziren. Nagiro, paper bat hartu zuen, abespeluan. “Fiskal nagisi jauna: Espain...


Arriskutsua da malko bako begiak inaustea zerutik amabirjina  Ikeako aulki batean jaisten denean Jose zurgina kaletxakur langabea baita usopasari begira haren emaztearen amets bustietan, eta gernu bedeinkatua negar eragiten dio ozpin bako zauriak itsusiak baitira jainkoen gorpuetan. Deusek ez du deus balio, Hirutasunaren begiak donutsaren zulotik errua urrea dela sinetsarazi digu, hain erraz ereiten dira gezurrak inozoen arrakaletan, eta bitartean haren apaizak paradisu fiskaletan bizi dira limosnak limusina bihurtuta, ogia eta orgia ala urkabila, mehatxatu gaituzte fedeak dena onart...


Auzokoen batzarrak Osabak maiz galdetzen digu ea zer egiten dugun eskolan. Guk erantzuten diogu oporretan gaudela, eta eskolako ateak itxita dauden bitartean ez dugula han sartu nahi, ezta gure pentsamenduekin ere. Osabak diosku eskolak bizitzarako prestatu behar dituela ikasleak. “Ba orduan zergatik ez digute erakusten zelan ez etorri haserre auzokoen batzarretatik?”, galdetu diot. Zeren gure guraso maiteak beti (baina beti-beti!) etortzen dira pipermina baino haserreago auzokoen batzarretatik. Haiei ere seguru ez zietela eskolan erakutsi zelan aurre egin zorioneko batzar hor...


Epailea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2015-10-29 09:06

Minbiziak jota Hil bedi Astiro. Epailearen erabakia argia zen borreroak birikietan sartuko zion injekzioa oxigeno barik are mingarriago gerta zekion heriotza. Ez zuen aitaren etxea saldu nahi eta orain krisiarekin jai daukagu. Minbiziak jota hil bedi gure anaia Artxandakoa.   Lodinowsky


Turistak Eskolan erakutsi digute letra etzana ironia adierazteko erabiltzen dela. Adibidez, aurreko esaldian erakutsi idatziz gero, denek ulertuko dute zer gustura gauden sarritan ikasleak eskolan eta zergatik ateratzen garen handik kohete zoriontsuak legez uda etortzen denean. Osabak gaur goizean letra etzana erabili du hau esan duenean: “Hor dator beste turista bat”. Zeren, esateko moduagatik, turista esan du. Benetan ez zelako Alemaniatik edo Suediatik etorritako pertsona bat, ondoko herritik gurera tarteka etortzen diren horietakoa baino. Eta zertara? Zarama gure zaborront...


Kontsolak eta liburuak Osabak esaten digu sekula ez garela kontsolatzen kontsolarekin gabiltzanean. Guretzat presondegi bat bezalakoa dela. “Uda da, hondartza hirurehun metrora duzue eta etxean geratu nahi duzue, kontsolarekin jolasteko. Ez dut ulertzen!”. Apalaren gainean metatuta dauden liburuak seinalatu ditu. “Badakizue zertarako balio duten liburuek? Etxetik irten gabe bidaia luzeak egiteko eta hemendik urrun dauden lekuak eta pertsonak ezagutzeko. Hor dituzue, eskura, eta zuek nahiago duzue preso geratu zuen kontsolan”. Osabak bidaia asko egiten ditu munduan ...


Ume-trukea Gaur ere ernegatu eragin diogu amari, janari gehiena platerean utzi dugu eta. “Arratsaldean ez dago kontsolarik!”, esan digu. Eta gu negar baten, kontsolatu ezinik. “Afrikara joan beharko zenukete udako oporretan, hemen egon beharrean”, esan digu osabak. “Bale!”, erantzun dio Ibonek. “Ez nabil txantxetan, Ibon. Gosea pasatzea zer den ikasiko zenukete. Hango ume askok gosea pasatzen dute, eta zuek hemen alferrik galtzen uzten duzue janaria”. “Ez naiz gose!”, esan dio Ibonek. “Orduan, gauza bat egingo dugu: gose d...


Pazientzia-ariketa Gaur goizean txinboetara joan nahi izan du Ibonek. Amak ezetz esan dio, bazkalondoan joango ginela. “Orain joan nahi dut!”, esan du Ibonek, haserre. Orduan osabak betiko galdera egin dio: “Zer behar da mundu honetan, Ibon?” Pa-zi-en-tzi-a!”, erantzun dio Ibonek, silaba bakoitza astiro-astiro ahoskatuta. Buruz daki erantzuna. “Harrigarria da: bizitza guztia duzue aurretik, baina dena nahi duzue orain”. Sagarraren adibidea jarri digu, pazientzia izan behar dugula esateko: “Heldu gabeko sagarrak alferrik esango du lurrera jau...


txistuytambolin 1456153345429

Txistu y Tamboliñ

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak