Txistu y Tamboliñ

Violante Camacho malenkoniaz hil zen, kandela baten moduan iraungi zen. Edo agian oraindik bizi da, sekula amatatuko ez den txingar baten gisan.Errododendroz inguraturiko basetxean jaio zen, beheko errekastoaren urlasterraren ahaireak kulunkatzen zuen sehaskan, erresiñolen txorrotxioek elikatu zuten bere gogo ameslaria, katamixarrena zuen begirada, bere bihotza inguma handi bat.Ez zuen aita ezagutu. Amak esaten zion aita egun argiko izarrak bezalakoa zela, egunez ere izarrak hor goian daudela, baina ezin ditugula ikusi. Violante sinetsita zegoen gauero izarrei begira loak hartzen zuenean ze...


Higinio Sarasa mendi arteko bailara baten bizi zen, abizen itxura zuen herri horietako baten. Zer edo zer argitzearren, esan dezagun mila biztanlera heltzeko bi digitu falta zitzaizkiola herriari, eta zerutik begiratuz gero, gehiago zirela txapel gabeko etxeak txapeldunak baino. Taberna bakarrean ematen zuen denbora gehiena, bazterreko mahaian jesarrita. Batzuetan, ezusteko egoiliarrak topatzen zituen bertan: asteburuetan ezerezaren bila etorri ohi ziren kanpotarrak. Horrelakoetan, bere txokoa harrapatzen zioten arrotzak uxatzeko, astiro-astiro hurreratu eta honelaxe egiten zien ospa egitek...


Aparicio Sarabiak oihu egitea alferrik zela erabaki zuen: zulo haren kanpoaldetik inork ez zion entzungo. Ia seguru zegoen kordea galdu zuela bertara jausi zenean, hain kolpe handia zuen buruan. Haraino zelan ailegatu zen gogoratzen saiatu zen. Ez zen erraza: irudi solteak baino ez zituen, eta hutsune ugari. Norbaitek bultza egin ziolako irudipena zuen. Baina, zertara joana zen hobi haren ertzeraino? Txiza egitera, agian?  Gaueko ibilaldi alkoholikoa gogoratzen ahalegindu zen. Larunbatero bezala, taberna jendetsuetan ito zuen bere bakardadea, gintonik ugarietan. Txirri asko erre zituen...


Gauak ahoa siku zuen ordu txiki baten, Manuel Lechugari ipurtargi bana isiotu zitzaizkion begietan. “Kea salduko dut”, esan zuen ohearen iluntasunetik. Eta bere negozioaren arrakasta galdera batez ziurtatu zuen: “Jendea izerdia errekaka botatzeagatik ordaintzeko prest badago, zergatik ez didate nire ke-masajeengatik euren diru-zorroetako billeteak pozarren eskainiko?” Argi-argi ikusi zuen aukera hura baliatu behar zuela Hondamenditik Ospeurira mudatzeko. “Batzuk barraskiloen lirdingen kontura aberastu badira, ni kea salduz dirutuko naiz”, erabaki zuen.  Estrategia pentsatu zuen: “jende...


Hamaiketakoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2008-11-22 23:55

Argazkiak.org | ZERBITZARI © cc-by-sa: urkiola


Etsipena

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2008-11-18 22:42

Makur bizi gaituk eta ez diagu akaso berriz burua altxatuko.   Noiz hasi zen dena? Harriak galsoroa hondatu zigunean? Edo etxetik aienatu zenean Katixa, "astapito" eta "majadero alua" erranez? Edo labezomorroek Tokioko burtsa.hartu zutenean? No es facil compay. Makur eta narras bizi gaituk.   Ez diagu saudaderako egonarririk ere. Erreka jo diagu eta ez gaituk gehiago atzo ginenak. C'est catastrophique.   Ez dantza, ez kanta. Ez botilatu ardo lehor horretarik.Bego dena horretan. Ez gehiago hitzik ere. Futbolari etsituak ezin argiago erran dik irratian: ...


German Villaysusok dohain ohikanpokoa zuen: bere herrialdeko idazlerik onena ei zen, batere libururik idatzi barik. Kazetari eta kritikari guztiak txunditurik zituen, eta egunkarietako orriak beti zeuden berarentzat zabal-zabalik. Inoizko idazlerik handiena zela zioenik ere bazen. Mirari horren arrazoia Germanen nolakotasun bati egotzi beharko genioke, duda barik: literatur liburuez elikatzen zen. Bai, egunero dozena erdi liburu sabeleratzen zituen, ogiaren edo uraren laguntzarik gabe. Urdailean digestioa egin eta hondakinak uzki aldera bidali arren ere, liburuen arima, letrak, burmuinera i...


Nicasio Cienfuegosen gainbehera hogeita bi urterekin hasi zen, amak burusoil geratzen ari zara esan zion momentu berean. Esaldi hark madarikazioen indarraz erre zion bihotza. Esan liteke jausten zitzaion ile bakoitzarekin batera deuseztuz zihoakiola izaera. Gaztetan izan zituen amets guztiak halaxe aienatu zitzaizkion, orrazian geratzen diren ileen antzera.Amak aukeratu zion emaztea, ordurako txorimalo izateko ere ez zuen balio eta. Ezkonbizitzak ez zion onik egin baina. Emazteak ez zekien ezta arrautza bat frijitzen ere. Barrita energetikoak ematen zizkion jateko. Gose bazara, maneatu zait...


Osvaldo Cifuentes argizari museoko gau-zaintzailea erotu egin zen. Bere linternaren argi zerrenda dardaratia baino ez zuen areto ilun amaigabeek sortzen zioten izuari aurre egiteko. Argizarizko eskulturek barre egiten ziotela begitantzen zitzaion. Gauetako bakardadea metatu egin zitzaion bihotzean. Laborriak janda ibiltzen zen areto batetik bestera, alde guztietara mesfidantzaz begiratuz. Eskulturek adarra jotzen ziotela sinetsita zegoen. Burua endredatu nahi ziotela. Gauero eskulturak tokiz aldatuta ikusten zituen. Frantziako iraultzako gelan ez zuen ba Lenin bera ikusi aurreko astean?&nbs...


Claudio Verdemonteri, ospitaleko urgentzietako itxarongelan odol-analisiaren emaitzak itxaroten ari zela, tunel bat egiteko apeta etorri zitzaion. Tunel luze-luzea, amaierarik izango ez zuena.Bozgorailutik bere izena entzunda maletatxoa hartu zuen, eta jarleku hutsari etsipenez begiratu zion, egundo ikusiko ez duzun senide bati legez. Ideia bat etorri zitzaion burura: zein malgua zen denbora toki zarratu hartan. Urgentzietako itxarongeletako erlojuek margoak ziruditen, hain labanak, hain bigunak. Pasabide estuan zihoala, oraindik ez zekien han denbora astiroegi ala arinegi zebilen. Erabaki ...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210