Seduktorea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-01-20 12:50

Esaiozu ezkonduta nagoela
seme-alaba biren aita zoriontsua naizela.
Esaiozu amorantea ere badudala
eta udaldirako apartamentua kostaldean.
Esaiozu hala ere
egunero… ez
baina askotan
gomutatzen naizela beraz
eta kafetegi berrian geratu behar dugula
aspaldiko kontuez
hitz egiteko.


Lodinowsky




Utzi iruzkina: