Gola sartuta, Messik telefonoz berbetan dabilelakoa egin du. Kazetariek interpretazioak egin dituzte kirol-tertulietan, zeren garrantzitsuena keinua da, eta ez kirola. Baina zer kazetari dago gure alegiazko telefono-deiak interpretatzeko? Zer tertuliatan arduratzen dira gure keinuez? Ez, gure telefonoek ez dute koberturarik, gure keinuentzat ez dago mikrofonorik. Gure deiak, gure eskariak, gure beldurrak aspaldiko disko-jogailuetan lez dabiltza bueltaka bueltaka bueltaka azken abestiaren osteko isiltasun lakarraren sos-dei alferrak legez bueltaka bueltaka bueltaka orra...


AHOTSA.INFO 2016-04-12 Horrela galdetzen zuen Juvenal poeta erromatarrak duela 2.000 urte ia: Quis custodiet ipsos custodes? Nork zainduko du zaintzailea? Esaldi honetatik ondorioztatzen dugunez, bazuen poetak garaiko kontrol sozialaren eta administrazioak pertsonen otzantasuna behartzeko erabiltzen dituen metodoen inguruko kezka. Eleak/Libre dinamika Zer esango liguke poetak, egun, gure herrian zeharreko bisitaldian berarekin topo egin eta Argiako Axier Lopez kazetariari ezarritako isunarena kontatuko bagenio? - Seguru al zaude? sinesgogor batekin hasiko litzateke ig...


Arriskutsua da malko bako begiak inaustea zerutik amabirjina  Ikeako aulki batean jaisten denean Jose zurgina kaletxakur langabea baita usopasari begira haren emaztearen amets bustietan, eta gernu bedeinkatua negar eragiten dio ozpin bako zauriak itsusiak baitira jainkoen gorpuetan. Deusek ez du deus balio, Hirutasunaren begiak donutsaren zulotik errua urrea dela sinetsarazi digu, hain erraz ereiten dira gezurrak inozoen arrakaletan, eta bitartean haren apaizak paradisu fiskaletan bizi dira limosnak limusina bihurtuta, ogia eta orgia ala urkabila, mehatxatu gaituzte fedeak dena onart...


  Ez zaitut inoiz ahaztuko, ezta hilobiak, eta hilobitar harriek hauts bihurtzen nautenean ere. Nire jantzi bakarra, nire gorputza bilduko duen hil-atorraren tolestura soila izango da.   Gorputz-adarrak deslotu, eta erori egingo zaizkit, eta nonahi maitatu izan nautenak ezin arinduzko malkotan hondatuko dira.   kel-tamashaq poesia (herrikoia)        


Epailea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2015-10-29 09:06

Minbiziak jota Hil bedi Astiro. Epailearen erabakia argia zen borreroak birikietan sartuko zion injekzioa oxigeno barik are mingarriago gerta zekion heriotza. Ez zuen aitaren etxea saldu nahi eta orain krisiarekin jai daukagu. Minbiziak jota hil bedi gure anaia Artxandakoa.   Lodinowsky


  Uso eta txolarreak  -Afroditaren txoriak- harat honat dabiltza hiri arre honetan, beste edozein errumes bezain ezdeus, bezain pobre eta zarpail.   Urrezko orga garabiak eraman bide zuen behar ez den lekuan aparkatzeagatik eta jainkosa bera preso altxatu zuten udaltzainek kalean erabat biluzik zebilelako.                                            &nb...


SALDA (DAGO)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2015-05-21 19:16

Egunak laino sordidoak ekarri ditu silueta zikinak eginez zeruan. Gero euria egin du eta kongestionatu egin gara. Beraz erruki zakizkigu arren eta atea zabaldu fribolitate gabe salda beroaren beharra daukagu eta usurpatu ditugun gorputzak bizkortzeko.                                                          &nbs...


Tiraderak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-12-30 12:26

Tiraderak hustu ditut. Bihar urtea hilko da, eta berriak ezingo du jasan paper zaharren nostalgia. Neil Youngen ahotsak all the feelings in you heart come re-awakened diost zahartzarotik, eta beharbada alferrik da dena: tiraderak hustu arren gurekin daramagu, nahitaez, oroitzapenen lorra.   Ron Sniakin


Eta honi deitzen diote bizitza espermatozoide geldoen eta txarto egositako obuluen txori-kaka honi neguko gauetako hordikerian desarratutako tiro zentzunbakoak garenoi baina orain negarra da txarrena munduak ez du behar jausitako txorien erretolikarik alferrik dira kaiolak askatasuna amesten ez dutenentzat begiak zabaltzea hondakin bihurtutako utopiak elikatzea bezain antzua da dagoeneko errotik ateratako haginen irribarrea bezain faltsua zertarako balio dute tabernen komunetan hondoratutako gaztaroko ametsek salbazioaren esperantza nekagarria da hainbeste urteren ostean ez gara orain ha...


 Beste edari bizien aldean apal da eta diskret; ez du urre edo anbar kolorerik, ezta gainontzekoen usain gozo sarkorra ere. Uraren jantzi xalu eta xumea laket du soinean eta, gisa horretan mozorroturik, apalategian igurikitzen du bertze botilekin batean, mutu eta pazient, sobera nabarmendu gabe, harik eta plater eta kikarak eta edalontziak oro mahaitik kendu dituzten arte.   Orduan, dafaila xahuaren gainean, izena eta izana berreskuratzen ditu eta Ginebra erregina ageri da berriro guzien aitzinean koroa buruan -zitroi, izotz eta pindar- eta Lancelot ez ezik Mahai Biribileko bert...


Ospakizuna

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-10-29 20:04

Bihotzak abisatu egiten du lehertu aurretik bazekien hala ere sari bi irabazi zituen 12.000€ guztira. Eta ospatzeko  gurasoak gonbidatu zituen eta emaztea gero neba-arrebekin ere joan zen Eta senitartekoak: lehengusu eta lehengusinak eraman zituen Lankideekin primeran ibili zen Eta txikitako lagunekin bikain Literatur taldea osatzen zuten kideak etorri ziren Eta aitortzen du pasatu egin zela drogekin beharbada Eta beharbada horregatik zegoela han Artxandako Santa Maria ospitalean bihotzak abisatu ziolako lehertu aurretik Eta bat-batean ondoeza sartu zitzaion eta erizaina de...


Gugan

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-08-22 21:00

Badago nigan idazle orojakile bat gizartearen mixeriak jakiteagatik gainetik begiratzen zaituena. Badago nigan abokatu solidario bat ikusten ez dituzuen bidegabekeriak ikusteagatik gainetik begiratzen zaituena. Badago nigan injiniari ekologiko bat ezagutzen ez dituzuen naturaren sekretuak ezagutzeagatik gainetik begiratzen zaituena. Baina nigan baita izkutatzen dira isunez isun dabilen trafiko agentea ere atso zaharrak egun euritsuetan erizainak eguerdiko kafea hartu aurretik futbolera doazen zale amorratuak eta jendaurrean ari den makina bat funtzionari seme-alaben gorabeherak kontatz...


Ilea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-07-12 14:20

Burusoila jakitun da ilerik ez duela eskuratuko horregatik detailea maite du geratzen zaion ilea bizitzan geratzen zaion denborarekin lotzen du eta urrea balitz moduan zaintzen. Ilea tindatzen duenak berriz uste du luzaroan izango dela bizidunen artean. Baina beldur da tinteak ez ote dion ilearen sustraia erreko. Azkenik  ileaz arduratzen ez direnak datoz ileapaindegira doaz ileapaintzaileagatik. Ispiluari begira haren genitalak ukondotik urruntzen eta hurbiltzen sentitzen ditu haren hatsa garondoan eta ez du sekulan futbolaz hitz egiten ez eta nondik ikusten den Bilbo politago....


Janari merkea da gezurra nork bere burua justifikatzeko bada. Eroso bizi gara autoengainuaren lokatzetan, garrantzitsua itxura zoriontsua da. Ederra da gainbehera zimurrik gabeko aurpegian ezkutatzeko beste diru baldin badugu. Porrota ez da berriro xarabe mingotsa izango, beti dago-eta modua hauteskunde gauean garaileak izateko. Berdin dio zenbat maitezaitut isuri behar ditugun (bankarien irribarreak bezain egiatiak) egunerokokeriak ugertutako eskuburdinak urrezko eraztun moduan agerrarazteko bezain trebeak bagara.   Horrela joaten zaigu bizitza eskuetatik, eguneroko gezur horiek guz...


Tontorra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-06-10 12:43

Harrizko sorbatzetan gora tontorrera heltzea ia ezinezkoa da. Eta nekeak jota heltzen denarentzat bereak egin du. Horregatik beharbada, etzan egin zara sekulan ez altxatzeko asmoarekin. Baina hego haizea sartu da eta lamiak kantuan entzun dituzu eta geratzen zaizun indar apurra inork entzungo ez duen kanpaia jotzen eman duzu. Gero  gaua iritsi da eta hotza hotz itzela. Orduan kopetako argia piztu kranpoiak ipini eta harrizko sorbatzetan behera ekin diozu Iosu haziak egindako bide izoztutik Artxandaraino.              &...


Zuhaitzetako orriak txorikumeen lehen hegaldien lekuko isilak dira. Eta, haien ezjakintasunean, uste dute haiek ere hegan egin dezaketela. Eta, egun baten, zuhaitzetik jauzi egiten ausartzen dira, baina alferrik: haien hegaldia laburra da, zuhaitzetik lurrerainokoa.   Halakoak gara geu ere: uste dugu jainkoak izan gaitezkeela, baina izaki baldarrak gara. Gure gabezien pisuak beti amilaraziko gaitu.   Ron Sniakin


Udazkena

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-05-12 12:06

Udazkenero hona etortzen naiz hego haizeak jotzen duenean Artxandako polikiroldegira. Udako igerilekua eta tenis zelaiaren artean  bainu jantzi estuarekin eskilaretan etzan egiten naiz eta gorputza olioztatzen dut azalak osto kolorea har dezan. Eta horrela eguzkiak berotzen nau bere egun onenak eman dituen homosexuala banintz bezala.                                           &n...


Esadazu askatasuna lokatzez altxatutako  fantasia kearen pisu atomikoa duen  subjuntiboa eta zapatak erantzi izarrei begiratu eta harra sagarrean bezala  biziko nintzatekeela pentsatuko dut zeren kartoizko kutxa baten sartzen dira nire ametsak iraultza merke herdoilduak egunerokotasunean urtuak ohitu naiz begirada izuetara beldurrak orrazten ematen dugu bizitza utzi hemen hatz-markak eta unibertsoa lo geratuko da adjektibo gehiegi dago bizitzan substantiboen kaltetan eta ordua heldu da erlojuak eranzteko orain hemen biok ez da besterik behar   Ron Sniakin


Kobazulo horrek ez dauka ez hezurrik ez hartzik, ez zaldirik marrazturik. Haitzulo horrek  ordea giza itxura du lehen gizakiaren bizilekua da agian. Erpe ilun horrek aterpea ematen du etxearekin zerikusia dauka. Zulo beltz horrek umatokia dirudi eta sarrerako harriek haginak dituen aluaren antza ematen diote.   Lodinowsky


Artzaina

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-02-14 08:24

Ameriketan izan nintzen lau urtez artzain lau urtez mortu hotz hartan lau urtez urkiak marrazten lau urtez egunero bildotsa jaten. Eta hiru hilabetean behin puta otzanen tabernan nagusiaren koiote aurpegia ikusi behar izaten nuen. Nahiz eta kamareroarentzat hartza izan The bear is there esaten zidan.     Lodinowsky


Bortxaketa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-01-01 13:21

Ez dago udazken ostoez estalitako igerileku ontzia baino irudi  etsigarriagorik. Beteta badago ur uherraren azpiko izakien gordeleku iluna dirudi. Hutsik badago horma zurituz doa arrain ezkatak balira bezala. Orduan, lepotik heldu eta burua leihotik aterarazi zidan bortizki. Beheko solairutik igerilekura eroriko bazina orkatila edo besoa apurtuko zenuke. Erdiko solairutik saihetsak edo burezurra. Eta hemendik, Artxandako zaharren egoitzako bosgarren pisutik zureak egin du. Alta, zergatik ez zara lasaitzen? Ez dut orrorik entzun nahi uzkia urratzen dizudanean.     &n...


Eguzkia puxtarri hotza da ipar-hemisferioko txoko honetan abenduaren hondarrean. Lurmutur Hirian nago, izerditan, esan dit mezu batek telefonoan. Hegazkin bat hartuko nuke udaren bihotzera joateko odol bako zain hauek bizitzaz blaitzeko esku izoztu hauek laztanekin berotzeko, zeren maitasuna lurmutur urrun bat da niretzat hiri ahaztu bat dagoeneko. Hego hemisferioaren orroak sentitu nahi ditut erraietan, bihotzaren taupadak elefanteen urrats astunak izan daitezela eta ez elurrez zamatutako arbolak. Halakoa da bizitza hemen: ipar-hemisferioko txoko honetan arin doaz hodei ilunak zeruan ar...


Maitasuna eta pozoia gauza bera dira: denbora kontua da. Odola bezala. Odol bera da bihotzetik ateratzen eta bueltatzen dena. Denbora kontua da garbia zena lohi bihurtzea. Nola hiltzen da maite duzun pertsona? Esku itxietan gordetako gorrotoa ote da erruduna? Bizitza itxi gabeko zaurien bilduma da, erremediorik gabe hazten den hustasuna, basamortuko eguzkia begietan, garrak eta negarrak, eta nahikoa da segundo bat maite duzun pertsona hiltzeko. Denbora kontua da dena: basamortuko gauak bezain urrun gera daiteke maitasunik sustraidunena. Zure odol garbia nire odolaz zikindu dut, eta orain d...


Egun batzuetan iluntzean belaontzi beltz bat ateratzen da kaitik. Neska batek begiratzen dio errezelen atzetik agur esan gabe. Beti dago taupada kraskatu bat bihotzaren erdia ontzian beste erdia kaian amarraturik. Haizea kolpeka dabil leihoan oihalei puzka hodeiei bultzaka. Neskaren gogoan belaontzia beti doa naufragiorantz.   Ron Sniakin


Non zaude?

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-05-31 08:57

Tristurak inbaditu ditu diru-zorroan  daramatzadan agirien argazkiak: NANa tristuraz jabetu da erabat, gidabaimena tristuraz jota dago eta lanera sartzeko txartelak zeresanik ez tristura bera da, herstura eztarrian. Dagoeneko hotz dagoen kafeari begira naukazu.                                                        &nb...