Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

(Jozulin musika kritikari. To!) Artistak eta Askatasunak elkartu ondoren munduratzen dituzten umeak ederrak dira beti. Lehengo egunean egiaztatu ahal izan genuen John Tilburyk eta Sabin Bikandik Bilboko Euskalduna Jauregian eskaini zuten ikuskizun-kontzertura hurbildu eta sartu ezinik, lekurik gabe geratu ez ginenok. Ez dago gauza handirik kontatzeko, ez pentsa, ordu beteko inprobisazioaren hitzezko kronikarekin ezinezkoa baita bertaratu ginenok sentitutakoa.(*) Saiatuko naiz, hala ere, deskribatzen sikieran eskena gainean ikusitakoa. John Tilburyren pi...


Galtzen ari gara. Umorea esan nahi dut. Oso serioak gara eta egiten ditugun gauzak ere oso serioak dira. Aberriaren patua jokoan dugu egunero, momentu historikoz betetako garaietan bizi gara. Nago, orain dela ez oso gutxi (*) ez zitzaiola horrenbeste begiratzen gure betebehar historikoari edota zuzentasun politikoari eta hiztegirik salduenean (ia bakarrean, egia esan) ere topa genitzakeen euskaldunen umorearen (eta batzuen malaletxearen) adibide ederrak. Ondokoak “Hiztegia-80”-koak dira: Zirri: 1 acción de palpar las curvas femeninas, más o menos disimulad...


3

7
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-01-05 13:38

A: Ikusten dut telebistan Palestinan atentatua izan dela, Gazan. Gehien bat mendebaldarrek erabiltzen duten hotel batean, Gaza osoan alkohola zerbitzen zuten leku bakarrean. Debekatu egiten baitie erlijioak (Islamak) alkohola edatea. B: Hemen, mendebaldean, laster esan ahal izango dugu “erretzea debekatzen ez duen leku bakarrean”. Debekatu egiten baitigu erlijioak (Osasunak) tabakoa erretzea. Zenbat urte barru debekatuko dute alkohola edatea? Nolatan ausartzen naiz debeku biok alderatzen? Parekatzeko modukoak al dira? 2 Italiako irudiak tele...


Kontraesanez betetako herrian bizi garela entzuten aspertuta gaude. Kontraesana baita elebitara argitaratutako liburuaren egileak ele bietako bat ez ezagutzea. Kontraesana ere badelako argazki liburu baten argazki oinak euskaratu behar dituenak argazkiak ikusi gabe itzuli behar izatea. Kontraesana da diru publikoz ordaindutako liburuari argitaratu aurretiko gainbegirada euskaldun batek eman ez izana. Kontraesana da, azken batean, herri normal(izatu) batean biziko bagina bezala bizi nahi izatea. Gure kontra esanak dirudite; gure kontra eginak dira, baina.


Ezusteko ederrak astindu du gaur euskal blogosfera eta are gehiago Wall Street bera ere, euskal enpresa batek Goggle ahalguztiduna erosi duela zabaldu denean. Cope & Zintas euskal zopware enpresak AEP zitala (OPA hostil) egin eta Goggle -ren akzioen gehiengoa eskuratu du. Cope &amp ; Zintas enpresa ezaguna da Zopa programazio hizkuntza asmatu izanagatik eta batez ere www. susmatu.com , www. augki.com , www. egibar.org eta www .gehiena.net euskal guneak direla eta. Cope & Zintas enpresako buru, eta oraindik aurr...


Gabon Basa!

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-12-24 16:33


Agurea

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-12-17 23:52

Agurea erietxeko ohean dago. Egun batetik bestera bihurtu da gizona agure, instant batean igaro du muga. Ezin egona. Arnas urduria. Goizaldeko ordu bietan kaleko zaratarik ez da jada. Erietxeko hotsak motelduta iristen dira gela isil eta ilunera, ez dira hots gozoak: beste geletakoen telebistetako barreak, txaloak eta algarak; larrialdietako txirrinak, erizainak lasterka... Ondoko gelatik aiene ahulak datoz tarteka. Begiraiozu sueroari. Arnas urduria. Ezin egona. Goizaldeko laurak, oraindik ez du egunak argituko, badakizu: “Santaluzietan gaba da luze, Sanbernabetan egune” . ...


Herririk autokritikoena izatera heldu ginen aspaldi. Autoflagelazioa gustatzen zaigulakoan nago; ez dakit, ordea, hezkuntza judeokristauaren eragina ote den ala zapalduaren konplexua (beti dena egiten dugu txarto, beti dena egiten dugu txarto, beti dena egiten dugu txarto...) Eta, jakina, besterik ere badago: munduan diren korronte guztien aurka egitearena ere oso euskalduna da; beraz, modernoena izateko justo oraintxe arrakasta izaten ari denaren kontra egin behar dut, ez dezatela pentsa hainbeste jende eramaten duen ekitaldi, ideia edo taldearekin ados egongo naizenik. N...


Loteria

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-12-11 20:39

Hor eskumatara ikusten duzuen “scroll” horretan jarri behar nuela deliberatu nuen irakurri nuenean George Bernard Shaw delakoaren ateraldia: “Loteria tontoen gaineko zerga da”. Graziosoa iruditu zitzaidan eta gauden garairako ezin aproposagoa, denok izango baitugu honezkero loteria, zozketa eta abarretan euro mordoa xahutua; kajoi bete daukat nik. Halako aipu xelebreak irakurtzean beti pentsatzen dut ze tipo argia izan behar den ateraldi bitxi sorta bat historiarako utzi ahal izateko. Badira era honetako pentsalariak, guri sarri burutik pasatakoa esaldi borobil batez l...


Tentazioa izaten dugu batzuetan pentsatzeko gauzak, gertakariak, mekanismo ezkutu batez elkar lotuta daudela, ikusten ez ditugun hari ilunen bitartez bat egiten dutela geure begi harrituen aurrean pausatu arte. Baina ez da horrela, gertakarien arteko loturak geuk egiten ditugu geure ideologia, aurrejuzku eta, batez ere, espero dugunaren arabera. Hau guztia erabili dut buruan ondoko gertakariok zergatik lotu ditudan jakin nahian: * Zapinaren zapinez Canal Euskadin lur hartu dut, Txetxu Ugalderen saioan, Jon Arretxe ikusi dudalako “Kleopatra” bere azken liburua aurkezten...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren