Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziƱoak

Isidorito

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2020-03-19 10:23

Isidoritoren bizitza kontatuko dizuedala esango banizue, gezurra esango nizueke, ze Isidorito gizajoak ez zuen bizitzarik eduki. Tira, bai, neurri batean. Baina Isidoritorena baino lehenago jakin behar duzue Isidora nor izan zen. Isidora Dorotea -edo Isidora Teodora, hor ez dago adostasunik, ze agiri batzuetan izen bat eta besteetan bestea zeukan- neure amaren amabitxia izan zen, deustuarra bera. Eta niretzat beti Tia Isi. Amari itzel gustatzen zitzaion kontatzea nola joaten ziren bisitan ahizpa eta bera Deustura, Isidoraren gurasoen etxera. Eta nola bisitaren klimaxa izaten zen Isidorito...


Egin gara

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2019-01-31 10:21

 Harro zegoen aita egin egunkaria jaiotzen lagundu zuelako eta Dyane 6 zaharraren atzeko kristalean zeraman pegatina bakarra zen egin-ena. Geroago jarri nion nik nuklearren aurkakoa (esango nuke hau zela). Susmatuko duzuenez, garai hartan, 80ak, autoa -eta, jakina, haren jabeak- ondo identifikatuta geratzen ziren pegata bi haien bitartez. [Aitona Kipuleta mode ON] Behin, garaje batean sartu nuen autoa eta, neure despistearen despisteaz, kasualitateak nahi izan zuen aparkalekuz nahastea eta Bilboko polizia buru ezagun baten anaiaren lekuan utzi nuen autoa, “Nuklearrik ez” et...


Sarri gertatzen zait, nagusiki atzerrian nabilenean, ostatu horretako zerbitzari sinpatikoa, kalean jotzen ari den musikaria edo beste barik oinez noala nirekin gurutzatzen diren ehunka, milaka pertsona horiek ez ditudala sekula berriro ikusiko etortzen zait gogora etengabe. Eurak lanera doaz, etxera edo maitearekin biltzera eta nik hurrengo egunean hegazkina hartuko dut eta seguraski ez naiz inoiz itzuliko herri horretara. Antzeko sentsazioa izan dut Oumuamuarekin ere, nahiz honen izena badakidan. Oumuamua Eguzki Sisteman agertu da eta joan egin da atoan, fisikaren legeak zintzo betez. ...


1983eko urrian, HABE sortu zen urte berean, eman nuen nire lehen euskara klasea helduen talde batean, inoiz kontatuko dizkizuet orduko urteetako zuri-beltzezko batallita batzuk. Baina gaur etorkizunaz hitz egin nahi dut. Eta ez zait gustatzen nola datorren, Helduen Euskalduntzeak aspaldion hartu duen bideak kezkatu egiten nau, irudipena baitut abiadura bizian goazela, baina kontrako noranzkoan. AKREDITAZIOAK, TITULUAK… Zuetako gehienok ez zarete beharbada honetan bat etorriko nirekin, baina ikaragarrizko hanka-sartzea iruditzen zait akreditazioak euskaltegian bertan lortzearena....



Sabbat Nire ama eta bere hamazazpi neba-arrebek heziketa judu ortodoxoa izan zuten, eta bere aita argazki guztietan agertzen da kipa buruan. Kontatu didate esnatu egiten zela gauez jausten bazitzaion. Nire aita ere jaio zen inguru ortodoxo baten. Aitak eta amak oso kontuan izaten zuten laugarren agindua (“Gogoratu sabbata, santuetsi ezazu”), eta sabbata -lituaniar jatorriko juduok Shabbos deitzen genion- asteko gainerako egunen zeharo desberdina zen. Inork ezin zuen lan egin, gidatu, telefonoa erabili; debekatuta zegoen argia edo berogailua piztea. Nire gurasoek, medikuak ziren...


Neure taula periodikoa Ezinegonaz, irrikaz ia, egoten naiz astero Science edo Nature bezalako aldizkariak noiz helduko. Eta atoan bilatzen ditut zientzia fisikoei buruzko artikuluak, eta ez, agian beharko nukeen bezala, biologia eta medikuntzari buruzkoak. Zientzia fisikoek seduzitu ninduten lehenik, ume nintzela. Natureren azken aleetako batek Frank Wilczek Nobel Sariaren irabazlearen artikulu liluragarria zekarren eta neutroi eta protoien masa arean desberdinak kalkulatzeko bide berri bat azaltzen zuen. Kalkulu berriek baieztatu dute neutroiak protoiak baino apur bat pisutsuagoak dire...


Neure bizitzaz Duela hilabete esango nuen osasun ona nuela, primerakoa zela ere esango nuen. Laurogeita bat urterekin, kilometro eta erdi egiten nuen igerian egunero. Baina bukatu zait zortea: duela aste batzuk gibelean metastasi anizkoitza dudala esan zidaten. Bederatzi urte direla, oso tumore mota bakana aurkitu zidaten begian, begietako melanoma. Laser eta erradiazioaz artatu zidaten eta tumorea kendu bazidaten ere, itsu geratu nintzen begi horretatik. Eta begietako melanomen kasuan metastasia %50ean gertatzen den arren, neure kasu zehatzean probabilitatea askoz txikiagoa zen. Zorigai...


Merkurioa Bart merkurioarekin egin dut amets: globulu itzel eta distiratsuak, gorantz eta beherantz. Zilarbizia, merkurioa, 80. elementua da eta ametsak ostegun honetan laurogei urte beteko ditudala gogorarazi dit. Neure bizitzan zehar ikusi izan dut zelan uztartzen ziren elementuak eta urteurrenak, umetatik, zenbaki atomikoak zer ziren jakin nuenetik: Hamaika urterekin esan nezakeen: “Sodioa naiz” (11. elementua) eta orain, hirurogeita hemeretzi urterekin, urrea naiz. Duela urte gutxi, laurogeigarren urtebetetzean lagun bati flasko bat merkurio oparitu nion; flasko berezia, a...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren