Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Seguru asko hauxe izango da kirolaz eta hemen irakurtzen duzuen bakarra, baina txakur berde bat ez da egunero deskubritzen eta gaur enteratu naiz Mendizegik ez duela txirrindularitza jarraitzen, baina epikotasuna aitortzen diola . Ados gauza bietan. Niri ez zait txirrindularitza gustatzen, ez futbola, ez hockeya. Zaku karrerak ere ez zaizkit gustatzen ia. Tenisa ikustea jasatera hel naiteke eta esku pilotaz gozatu ere egin dut inoiz. Epikotasuna, dramatikotasuna bezala, edonon aurki genezake , ordea. Epikaren adierazgarritzat daukat, adibidez, joan den igandeko eskuz bana...


Bizioa dut egunakariak irakurtzea. Igandeetan, eguerdian, hiru egunkari edo, garagardotxu bat eta jateko zerbait eta zeruan nago. Gaur ere hala izan da, sikieran irakurtzen hasi arte. “El Correo Español” izan da lehena eta azala bakarrik nahikoa izan da nokeatuta moduan uzteko: “SOBERANIA POPULAR” zen izenburua. Uaaaau! pentsatu dut, erreferenduma, autodeterminazioa, herriak du hitza...Hori dena pentsatu dut. Baina ez zen horri buruzkoa berria, honela jarraitzen zuen: “Los principes afianzan su aceptación popular”. Knock out. Barruko orrialdeetan adurra litroka, hektolitroka, ...


. · Gogozko tokian erdiak ustel. · Txoria lumatik, idia adarretik, gizona zakiletik. · Ondo eta erraz, euskaltzainak EGAn. · Errementariaren etxean hagin zorrotza. · Eguzkia nora nagiak hara. · Sareak joan, usoak heda. · Atzerri hotzerri. Sentensias y Reflanes : · 262: Gorrotoa guchica guchica metatu doa. · 301: Eguic on baya beguitu non. · 303: Ecandu ganorazcoa nequez sartu doa. · 368: Gauça bat bear dau guiçonac: lagun onac. Aho korapiloa: · Arabako abadearen kapapean nerabe guri bi. .


. Baserri zaharrak, oinak lurrean, enara gazteak, oinak aidean, zer daukazue urtero elkarri esateko? .


. · Balizko golak Koparik ez. · Hortografia, azkoren ondamendia. · Munduan nahi duenak ezkongabe segi, besterekin ohera eta bakarrik jaiki. · Euskal Herria, askoren hondamendia. · Ibiltari gauean, botaka goizean. · Esaera zabarretan egia handiak. · Urrutiko neskatxak hogeitalau, gerturatu eta hamalau. · Hamalau ofizio, hamalau histeria. · Itsuen herrian jeltzalea alkate. · Txapela barruan ta ibili munduan. · Nola erein hala hil. · Kaiolako txoriak kaiolan laket. .


Aukerak

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-05-13 19:53

. Goizaldeko bostak. Izartu egiten zara zergatik ez dakizula. Eta diozu: -Berriro erratu naiz, gaur ez naiz lanera seietan sartu behar. Altzatu eta ura edaten duzu. Etxea ilun, ixil. Umeei begiratzen diezu, txikienak mantak gainetik kenduta dauzka, egunero bezala. Mantak atondu eta musua ematen diozu, diezu, biei. Ohera zoaz berriro. Arratsaldeko zazpiak. Alderdi politiko legal batekoek mitina dute antolatua Basarteko plazan. Mini-mitina izango da, lau katu baino ez daude eta, pentsatzen duzu, gaizto. Irratiz deitzen dizute eta esaten dizute: -Tocarles un poco los cojones, sin ...


. Lehen begitantziñoa: Etxetik lanerako bidean graffiti bera irakurtzen dut egunero. Egunero, begiratzen ez dudanean salbu. Honakoa: ‘No sabes el daño que me estás haciendo. Yolanda, maite zaitut’. Egilearen etsipenaz apenas dagoen dudarik, baina honezkero pasatuko zitzaion, hamar urte erraz izango dira pintada agertu zenetik eta agian ezkonduta edo armairutik irtenda dago gaur egun. Nire kezka da ea dagoeneko euskara ikasi duen. Galdetuko duzue: -Baina, ez al daki? ‘maite zaitut’ esaten du, ezta? Nik,baina, prest daukat erantzuna: badaki ere, ez du erabiltzen eta erabiltzen d...


. Semaforo batean nengoen. Horrelakoetan, badakizue, edo sudurtzuloak garbitu edo bestela aurrean dituzun kartel guztiak irakurtzen dituzu. Nik bigarrena aukeratu eta aurrean nuen furgonetan irakurri dut: Muebles Villabaso . Nire barruan bizi den filologoa esnatu da V eta ll euskal izen batean ikusi bezain laster. Egia esan, ez dakit filologoa izan den ala itzultzailea, ala euskaltzain ttikia, denak bizi baitira nire barruan oraintsu heldu den Taliban jatorrarekin batera. Horrelako begitantziñotan galduta nenbilela, helbidean erreparatu dut: Plaza del Viento, Jaen. Jae...


Liburu bat

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-05-08 20:37

. Ikasle batek liburu bat oparitu dit. Ez pentsa sarri gertatzen denik. Ikaslea bitxia da, liburua ere bai, bere senarrak idatzitakoa da. Izenburua du: “LA COLINA DE LA MUERTE. Por Oscar Luengo. Basado en la narración de Fermín Arce, PRISIONERO EN MAUTHAUSEN Nº 4.051”. Urteetan idatzia izan dela dakidan arren, hasi eta amaitu egin dut liburua, egun gutxitan. Liburu xumea da idazkeran, eta oparitu zidanak esan zidan moduan “ez dauka literatura handirik”. Behar ere ez du behar, jakina baita errealitateak harrituko gaituela maiz, fikziorik irudimentsuenak bainoago. Ez baita litera...


Denbora pasa da gertakari honetatik, baina hemen nabil burutik ezin kendu Giuliana Sgrena kazetari italiarraren kasua. Utz dezagun alde batera Giuliana iparamerikarrek tirokatu zutela eta berriki errugabetzat jo dituztela (asko uztea da, baina tira…). Utz dezagun alde batera, halaber, bahitzaile irakiarrek eurek esaten ziotela Giulianari askatzen zuten momentutik bertatik, kontu handiz ibiltzeko, iparamerikarrek hil nahi zutela eta. Utz dezagun, azkenik, honako hau ere alde batera: Giulianak esan du oraindik ezin duela “dena” kontatu. Aurreko guztia ez da afera honetan garrantz...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren