Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Guk ez dugu jaiolekua aukeratzen. Hala izan da beti.


Andere (eta Jaun) txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur. Ikusirik azken egunotan blogari / bloglari hitzen inguruan sortu iskanbila, zalaparta eta kalapita , eta kontuan harturik batzuk behintzat egunero-eguneroko hitza dugula arestian aipatua, honakoa eskatzera ausartzen da blogari ezdeus hau: -Argitzen zaituzten jakinduriak lagun, eman dezazuela erabakia ahalik eta lasterren, blogak boladan egoteari utzi baino lehen, ahal dela. -Eta bide batez azter ditzazuela blogari apal honek proposatzen dizkizuen hitz berriok, laster blogari askoren a...


La amatxu

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-10-14 18:10

Irakur ezazue nirekin eta azkenean galderatxoa egingo dizuet. Azpimarrak nireak dira: “ Miles de personas se dieron cita ayer a la tarde...” “...tradicional Salve de los txikiteros...” “... la amatxu de Begoña...” “...se llevó a cabo en medio de un gran fervor y respeto popular .” “ Fervor y devoción se fundieron ayer...” Honatx galdera: Zein egunkaritatik aterata daude esaldiok? a) El Correo Español. b) DEIA c) Gara ...


...indarrez hispanizatu gintuztela esan ohi da baina uste dut indarrez ezezik, barrez ere hispanizatu, espainoldu, gintuztela ze, espainol-espainolak ginen “Un, dos, tres, responda otra vez” zuri beltz hartako umoregile espainolekin ( Don Cicuta, Bigote Arrocet ...) barre egiten genuenean; espainolak ginen Martes Y Trece -ren enpanadillekin tragatu beharrean barre egiten genuenean eta Chiquito de la Calzada rekin barre egiten dugunean ere espainolak gara, nahiz eta “Vaya Semanita” -rekin barre egiten dugunean apur bat vascotu egiten garen, nolabait esatearren. ...


Subjektuak

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-10-06 23:17

Denbora izango da hainbaten irakurri nuela palestinarren arazo nagusia honakoa zela, esaldi guztien subjektua zirela. “Suizida palestinar batek hamar israeldar hil ditu autobus geltokian soinean zeraman bonba zartarazita” esaldian argi dago palestinarrak izan behar lukeela, logikaz, subjektua. Kontua da, palestinarrek subjektu izaten jarraitzen zutela honelako esaldietan ere: “Sei palestinar hil dira Israelek jaurtikitako misilen ondorioz” . Kasu bietan -kasu guztietan, egia esan- subjektua palestinarrak dira entzule oharkabearengan sentsazio nahasia sortuz. Palestinarrek ...


Horra hor goian Berriak gaur dakarren argazkia. Berau erabili dut umeei gaurko eklipsea zelakoa izan den azaltzeko. Atzo argazki klitxe zahar batzuk pilatu eta “betaurreko” bereziak prestatu genituen jolasketa ordua aprobetxatuz eguzkiak eskeiniko zigun ikuskizunari begiratzeko. Orain dela uda batzuetako eklipseari begiratzeko erabili genituenen antzekoak. Poz-pozik eraman dituzte umeek eskolara betaurreko bereziak (neuk ere eraman ditut batzuk lanera). Baina, lagunok, nik bakarrik erabili ahal izan ditut, umeei ez baitiete utzi eklipserik ikusten. Are gehiago, ez diete ...


Idiak bere natura edo pitxoa gogortua duenian zer egin behar den: Eritarzun hori gerthatzen zaionian, azki duzue malbariskak egostea buruarekin batean eta gero hartaz maiz phereka Idiaren natura eta hala laster suflaraziko dio bere pitxoa... (Mongongo Dasanza, 1692) (sic) Zelan nai-gura utsetan ta deseo bakarretan igaroten jakun denporea. (Añibarro) Malo: zazpi lagun eta hiru talo. (Anonymous Said)


Ruper

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-09-29 17:15


Zertan da neure herria, dio Super Ordorikak abesti honetan. Irakurri bitartean entzun dezakezu. Begira diezaiogun bada, ez Superren herriari ezpada neureari, ia 30.000 biztanle. Neure herrian: Ez dago alde zaharrik. Etxe zahar guztiak, Udaletxea, Eskola eta Udaltzainen etxea salbu, eraitsi egin zituzten eraikin garaiak, erosoak, garestiak eta berriak egiteko. Ez dago ezki zaharrik, abestian bezala; are gehiago, zuhaitz zaharrik ere ez dago, etxeak egiteko bota zituzten zuhaitz edadetuak. Hori bai, zaharrak bota ondoren zuhaitz berri txikiak landatu zituzten. Eta jakin ezazu...


Akordatzen

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-09-27 08:49

Akordatzen naiz irailaren 27 honetan urtero akordatzen naizela hamabi urte nitueneko irailaren 27 hartaz. Akordatzen naiz arnastu zitekeen etsipenaz. Akordatzen naiz asteak geroago “sartuta” zebilen senide batek eman zidan oroigarri hartaz, bisita-txartel baten neurrikoa, aurrealdean krabelin bat –uste dut- odola zeriola eta atzealdean, eskuz idatzitako moduko tipografiaz, hitz batzuk: “Mañana cuando yo muera no me vengais a llorar. Nunca estaré bajo tierra, soy viento de libertad.” Akordatzen naiz gau batez atea jo zutela eta eskailera-burua poliziaz beteta zegoela. Akor...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren