Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

  Kaixo lagun, blogaren helbide berria hauxe duzu:             jozulin.eus   Bertan elkar ikusiko dugulakoan ;-)      


Hamar urte egin ditudala honetan, aizue! Honela hasi nintzen, hemen eta 2005eko martxoaren 29an: 2006ko otsail hasieran traste guztiak hartu eta blogak.com CodeSyntax-eko jende jatorraren etxe berrian zabaldu nuen bloga: Eta orain, tatxaaaaaaaan!!!!:               jozulin.eus    Ospakizunak, bolanderak eta su-festak oporren bueltarako utziko ditugu, ikusten dut-eta burua beste leku baten daukazuela ;-) Ale, ondo ibili eta laster arte!  


  Sarri jartzen dizkigute aurrez aurre bizitzako gauza ttikietan lor daitekeen benetako zoriontasuna eta eta drogek agintzen dizkiguten ‘paradisu artifizialak’. Oliver Sacks haluzinazioei buruz ari da bere azken liburuan, bai drogek -legal zein ilegalek- eragindakoez eta bai buruko zenbait gaitzek sortutakoez. Liburuko ehunka kasuen artean, batek pentsarazi zidan zoriontasunaren benetakotasunaz: Entzefalitis letargiko gaitzak jotako Gertie C. andreak urteetan izan zituen haluzinazioak; ez ziren bereziki asaldagarriak, irudi atseginak ziren: belardian etzanda eguzkit...


Refranes y sentencias-en begiratzen baduzue, aurkituko duzue izenburuko atsotitzaren esanahia. Erraz asmatzekoa da, euskaldunoi -langile fin, hitzeko eta bla bla bla…- betidanik gustatu izan baitzaigu inurriaren metafora, Esoporen alegiaren irakaspena. Berriki aurkitu dut Yanis Varoufakisek egindako fabularen irakurketa berria -grekoa izanik, eskubide osoa izango du Esopo berrirakurtzeko, ezta? Hona hemen: Jatorrizko alegian inurriak gogor lan egiten du eta garai latzetarako aurreztu, txitxarra alferkerian dabilen bitartean. Zoritxarrez, gaur egun Europan uste bitxi bat da na...


Heltzeaz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2015-02-03 18:02

Bazen, nerabea nintzela, entziklopedia bat etxean, “de la vida animal” edo halako zerbait. Internetik ezean, tarteka, sarri komunean, liburukietako bat hartu, ausaz letra bat aukeratu eta hango piztien bizitzaz irakurtzen nuen. Lehen liburukiko lehen animalia Ajolote izeneko anfibio bitxia zen, metamorfosia jasan barik, bizitza osoan kume ezaugarriak gordetzen dituena. Neotenia deitzen da hau. Etologian ere erabiltzen den hitza da neotenia. Txakurren kasuan, Konrad Lorenzek milaka urtez etxekotu eta hezteak ekarri duen ondorioa dela uste du. Hazkuntza selektiboa erabiliz, gi...


  Dolce far niente-aren zalea zara? Ezer ere egin gabe egoteko gai, zeure pentsamenduetan galduta? Ez erantzun hain azkar, itxaron apur batean.   Gela batean sartuko zaituzte, inolako estimulurik ez daukan gela isil batean, eta hamabost minutuz eserita, ezer egin gabe, bertan egoteko esango dizute. Ez musikarik, ez irakurketarik, ez ezer; zu eta zeure burua, zure gogoa eta zure gogoetak.   Harward eta Virginiako  unibertsitateetan egin zuten esperimentua, eta Science aldizkarian argitaratu: 531 gizon-emakume 18tik 77 urte bitartekoak hartu eta gela batean hamabost minu...


Gaztetan irentsi egin nituen, lankide xelebre batek gomendatuta, Friedrich Hölderlin-en “Poemas de la locura” liburuko poemak. Eta, zer diren gauzak, oraintsu aurkitu berri dut liburu zahar hura, orduko edizio elebidun eta latzean. Irakurri ditut berriro duela hogeita hamar urte hainbeste gustatu zitzaizkidan olerkiak eta, aizue, zirkinik ere ez. Artean poema liluragarriak zirenek ez didate gaur egun ezer esaten. Misteiyubak! Baina kontua da liburuak hitzaurre luze eta sakona duela eta bertan aurkitu dut Uso Zuria kanta eta olerkari alemaniarraren arteko lotura. Höl...


Urak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-12-07 19:11

Urak (I)   Urak (II)   Urak (III)   Urak (IV) Urak (V)


  Badira testuak atoan sorgintzen zaituztenak. Eta lehen aldiz entzunda ere eztarrian korapiloa sortzen dizutenak. Hemen entzun nuen, Sílvia Bel-en ahots eta Lluís Llach-en pianoan, eta jarraian euskaratzeko gogoa itzela etorri. Hona emaitza: 'Ara Mateix' by vilawebtv   Oraintxe bertan   Oraintxe bertan albainutzen dut orratz hau isiltzen dudan asmo baten hariaz eta adabakiak josten hasi. Azti ospetsuek iragarritako mirakulurik bat ere ez da bete, eta urteak arin doaz. Ezerezetik gutxira, beti haize kontra, a ze bide luzea, estualdi eta isiluneena. Eta gauden le...


  Arrazoi ugari esango nizkizueke Tronu Dema ikusi egin behar duzuela komentzitzeko. Baina ez dut egingo, “sarea maxiatu” ezazue -Arantxa Arzak dioen bezala ;-) - eta zuek topatuko dituzue. Hori dena orain arte kapitulo bat ere ikusi gabekoak bazarete, gauza guztiz inprobablea, bestalde. Esango ez dizkizuedan arrazoien artean pertsonaia gogoangarri bat dago: Tyrion Lannister, ipotxa, jendeak baztertua, aitak gorrotatua izanagatik -edo izateagatik, akaso- sano bizizalea, azkarra eta sarri egia borobilak esaten dituena. Bada eszena bat gogoan iltzatuta geratu zitzaidana eta...


jozulin 1456149998367

Baga, biga, bloga!

Jozulin ez dut izena, baina txikitan Morenito de Zamakoa esaten zidaten; Josu Lezameta lez ere ezagutzen naute eta honako hau naizela esango nuke, nahiz ez orden honetan, beharbada: gurasoa, euskara irakaslea, jazzalea, bateriajole amateurra, irakurle alperra... Burutik pasatzearekin nahikoa ez, eta bertan geratzea erabakitzen duten gaiez ibiliko natzaizue blog honetan, gaiez gai, mitxirrikaren hegaldia bezain aldakor. Denetarik apur bat, ehun eta piku hitzetan, astean behin edo bitan. Gutxi barru neuk baino hobeto ezagutuko nauzue. Hemen aurkituko dituzun begitantziño hauei erantzutea daukazue; horixe nahi nuke, hain zuzen ere. On egin!