Agurea

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-12-17 23:52
2

Agurea erietxeko ohean dago. Egun batetik bestera bihurtu da gizona agure, instant batean igaro du muga. Ezin egona. Arnas urduria. Goizaldeko ordu bietan kaleko zaratarik ez da jada. Erietxeko hotsak motelduta iristen dira gela isil eta ilunera, ez dira hots gozoak: beste geletakoen telebistetako barreak, txaloak eta algarak; larrialdietako txirrinak, erizainak lasterka... Ondoko gelatik aiene ahulak datoz tarteka. Begiraiozu sueroari. Arnas urduria. Ezin egona. Goizaldeko laurak, oraindik ez du egunak argituko, badakizu: “Santaluzietan gaba da luze, Sanbernabetan egune” . Bostak, erizaina sartu da, irribarrea eskaini dit. Termometroa.
Ondoko gelatik aieneak datoz berriro. Gureak dira. Etorkizunetik datoz.

iñaki peña

iñaki peña 2005-12-19 08:50 #1

<p>Besarkada bat, Jozulin, Deba Goieneko ospitaletik, egunero agureak eta atsoak tratatzen dituen honen partetik.</p>

jozulin

jozulin 2005-12-19 13:22 #2

<p>Mila esker.</p>


Utzi iruzkina: