Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

\\ GABEZIAK //

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-01-25 20:32

... eta zalantza egin nuen,              ea nor zen bietan biluzik zegoena,                           bera ala ni...


-:- BIHAR -:-

8
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-01-18 23:02

Biharkoa ez da ezberdina izanen. Baina, dastatzeko grinaz noa ohera, esperantzaren eta nahiaren koloreak nahasiz, sabeleko kilikilia eragingo didatelakoan bihar goizeko eguzki izpiek, udaberrikoagoak emango dutelakoan irratiak igorritako rutina zipriztinek... Hau guztia era parabolikoan higitzen dela sinetsi nahi dut. Baina mugarik ezak izutzen nau. Gehiegikeriak. Eta orain ez dakit zer nahi dudan.


EZ DAKIT GOIAN ZAUDEN ZAIN ALA ASPALDI JAUSI ZAREN... EGUNA EBATSI DIDAZUN EDO GAUA ZAREN... BAKARRIK OTE NAGOEN...


GATZETARA

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-01-10 14:01

         Ibai hegiko azken harri koxkorrak garela pentsatu nahi izaten dut. Baina, argi dago aspaldi izan ginela asimilatuak gu ere. Orain korrontearen menpeherrestan goaz, batzuk igeri gabiltzala uste badute ere. Biribilduz, erpintxo bakoitza leunduz, itsasora heltzerako hondar masa hila izan gaitezen nahi dute. Mutua eta homogeneoa. Eta gehienen iritziak bidean geratuz doaz antza. Dagoeneko iñor ez da kexatzen hezetasunaz.


ESKIZOFRENIA

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-01-05 13:42

nire eskizofrenian txoko bat labana izter heze artean gurinezko ipurmasailak konprimituz ia akabatu nahi izan haut gorenetik trostan entorrela kabroia zaku bete laino komunetik behera gatzetara jaikitzea ahaztu izanagatik soilik hotsak erantzi eta larrutan egin bagenu emango nizkian lau kolpe gehiago ileetako urduritasuna itzaltzeko behintzat ezpain txikietan bilatu izanak etzian bizia itzuliko ordea esmalte usain gorpuztua hesien atzean sartzen zebilen arren goitigura eragin zidaan hire espaloian bermatutako egunsenti zantzu hark begiak zabaltzea zailduz bart jantzitako egurrezko be...


Niri bost pornografiaren zaporea eta filmetan isuritako odola. Trixtea: Linternak kandelari eman dion ostikoa eta linterna zelan itoko den gerora, bere kabuz. Italieraren begi urdinak eta gauaren beltza. Pantailako pixelek harrapatzen ez duten espresio insinuatzaile hori eta harrapatzen dituzten milaka gauza ezgauza. Letrak eta zenbakiak eta letrak eta letrak. Eta taxuzko ezer ez. Gogorra: Kontrabandoan ibili behar hori, jakin barik, bihar, zilegi denean, ez zaiola inori interesatuko. Gose direla diotenak egarri dira. Ez da inor gose, baina, denek diote egarri direla. Negar e...


Eskuak hautsez zikindu zaizkie. Lurrak ongietorria egin dio. Lainoak ez du bazterrik ezkutatu.   Arranoa (edo zapelaitza zen beharbada) malkoen lekuko, lagunak eta ezezagunak, eguzkia (aspaldiko partez), bizirik dirauen ahotsa eta aurrera darraien historia.   Egun bat atzerago geratu da, apur bat iraganago, pìxka bat barrurago. Eta miña isilduz doa, ahazturaren sendabide antzuaz. Oraino sendatu nahi ez dugunon kexua geratu da gaur Agiñako harrien artean.


Ez dakit

3
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-11-23 18:55

Gustatu zaidala, eta denboraz justu nenbilela esan nuen alde egin aurretik. Ez. Ez zitzaidan gustatu, ez nuen beste eginbeharrik bart gauerako, eta, ez nuen alde egin gura. Batzuetan, beharrezkoa da, ordea. Eta esangabe uzten dudan guztia ulertuko duen norbaiten zain geratu nintzen berriz, ia era inkonstientean. "Asfaltotan urratu nahi dut bizkarra zure sabelaren presioaz. Izterrak estutu nahi duzkizut nahi dudan bezala hitz egin diezadaten. Bizkarra eman nahi duzut atzetik etorriko zarenetz axolagabe. Berandu dela esan nahi duzut, ea behingoz ulertzen duzun zurekin nagoenetan denbora ...