Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

IZAN

3
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-10-16 12:22

Denbora daraman olatu berberak irensten nau. Denbora bainaiz. Edo denborak izaten uzten didana. Izaten asmatzen dudanetan. Bestela, hori ere ez.


BURUKO MINA

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-10-16 12:19

  Zail zegoen, hala zirudien -edo hala saltzen ziguten- zorionari hurreratzearen kontu hori. Baina, berez, geu ginen kirol hartan baldarrak. Hanka motzak, negar errexekoak eta irri merkekoak. Izan ere, garai haietan etenik gabe egiten genion irri guztiari: euriari, "uso obligatorio de casco" zioen kartelari, zerutik arrazoi barik jausten ziren harriei, asfaltozko lurrari, galdutako autobusei... Ez genuen geure gabezia onartzen. Etxe bako marraskiloak ginen. Garbitzaileek berehala ezabatzen zituzten gure muki ibilerek utzitako herresta arrastoak, ez zezan inork jakin han ibiliak ginela....


Kate horiek. Biak era kezkagarrian estutzen dituztenak. Asfixia sinbiotikoaren arnasestuak. Hitzik gabe eginiko aitortzak. Konplizitate kriminalaren burdin kolorekoak. Edalontzi beretik edandako kondenak. Muturreraino eramandako tolerantziaren eskizofrenia. Kateak. Eta itolarria. Hartueman batzuek gaixotasun kronikoen kolorea dute. Eta iruditzen zaigu filmetan soilik existitzen direla.


          Oskola apurtuta egiaren aurrean larrugorritan geratu zara. Argitu aurretik geltokitik alde egiteko saiakeran bakarrik zaude. Eta laster arduratuko da eguzkia galtzailea zarela gogorarazteaz.  Zeruak hormak sintetizatu ditu.      Maindireak zimeltzeraino eutsi diozu ohean. Ez duzu sokarik nahi,         ixiltzeko esan didazu.                Ados.     Ez dituzu arauak ulertzen. Bazterrean...


          Bakoitzak bere tragikomediarekin jarraitu zuen,   loratutako hostoak arantza bilakatuz, eskarmentuaren itsura                                defentsibora erretiratuz, zahartzarora.



Bat gehiago

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-09-16 02:05

DoƱanako ekosistemen existentziaz jabetu orduko kausitu dut geure-geurea dugun gabezia bat. Bat gehiago.Haizeak dunak mugitzen ditu aleka. Pinudiei erreparatu gabe desplazatzen dira area mendiak aurrera, naturaren lege hutsez, gupida barik.Pinu hilurrenek pinoiak askatzen dituzte, hondarrak irentsiko dituenean, haruntzago, pinu berriak sor daitezen. Unea heltzean, abisatu gabe galduko dira, kexatu barik hil, patuarekin ados.                         Gizakia, ordea, enbata ...


IZUTZEN NAU

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-08-10 01:59

Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan dakidalako irauten duela orainak ere geroan nolabaitezko kate geldian unez uneko lerroan guztia present bihurtu arte nor izanaren erroan. Ez nau beldurtzen egunsentian arnas zuridun izotzak nun dirudien bizirik gabe natura zabal hilotzak eguzki eder joan guztian argia baitu bihotzak eta begien milla ernegai iraganaren oroitzak. Ez nau larritzen azken orduan arnasa galdu beharrak bide xumea hesituarren amildegiaren laarak, ardo berriak onduko ditu mahastietan aihen zarrak gure oraina arrazoiturik beste batzuren biarrak. Ez nau iluntzen baratzat...



Zergatik higatzen ote du urak hain zital harriaeta etzaten da horren emeki belar hostoen gainean,biribiltantatanmaitekiro...Harrien botere antzua.Belarraren ezkutuko labana.Koitadua ura.